ARPILATZEA IKUSGAI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2020-08-03 13:38

Ainhoa Sarasola, BERRIA (2019-IV-21)   Menpean hartutako lurraldeetan lapurtutako kultur ondarearekin aberastu zituzten Mendebaldeko museo nagusiek beren bildumak. Frantziako Gobernuaren eskariz bi adituk osatu duten txostenak mahai gainean jarri du, berriro ere, bidegabe eramandako pieza horiek itzultzeko eztabaida. 'Elgin marmolak'. Partenoiko artelanak Otomandar Inperioaren baimenarekin eraman zituen Greziatik Ingalaterrara Lord Elgonek, 1803. eta 1812. urteen artean. British Museumen daude egun erakusgai. MATTHEW FEARN / EFE    Herri bat...


I. mendean iritsi ziren erromatarrak Forura; herrixka bat sortu zuten, eta, hiru mendez inguru hartako burdina ustiatu eta gero, hutsik geratu zen ingurumaria. Burdina lantzeko ola ugari eduki zituzten han. Hirigintza. Foruko herrixka erromatarrak ez zuen ohiko herrietan erabiltzen zen hirigintza. MARISOL RAMIREZ / @FOKU BERRIA, 2018ko abuztuak 31 Lander Muñagorri Garmendia   Erromatar garaiko industrialde bat. Alderaketa horrekin nahiko garbi irudika daiteke zer izan zen Forua (Bizkaia) K.o. I. mendetik IV. mende ingurura arte. Burdina lantzen zuten...


Erromatarren garaiko hiriaz gainera, Erdi Aroko arrastoak ikus daitezke Andelon, eta baskoien kastroa dago azpian. Andelokoa arkeologia multzoa da, hiriaz gainera ur hornidurarako sistemaren arrastoak gordetzen baitira. Inguruan duen ur andela edo biltegia du «harribitxia». Andeloko 'harribitxia'. Ur biltegia da erromatar hiriaren bereizgarria. IÑIGO URIZ / @FOKU   BERRIA, 2018ko abuztuak 30 Iker Tubia   Erromatar hiri bat baino gehiago da hau». Horixe azaltzen diete Andelora joaten diren bisitariei. Mendigorria eta Lar...


Bosgarren urtez, Aranzadik eta Londresko Arkitektura Museoak indusketa arkeologikoa egin dute Zalduako eremuan, eta erromatar gune baten aztarna gehiago azaleratu dituzte Harrizko eraikinaren egitura, eta Aranzadiko ikerlariak lanean. IDOIA ZABALETA / @FOKU BERRIA, 2018ko uztailak 28 Joxerra Senar   Zalduako zelaiak badu zerbait zirraragarria. Ekialdera basoa eta Altzubi erreka, mendebaldera Orreagarantz doan errepidea, mendebalderago Aurizberri, eta ipar-mendebaldera Auritz. Satorzulo, zuhaixka eta larre artean, nekez imajina daiteke ingurune berde horrek...


Oihane Mendizabal, Zalduako aztarnategian. / ARANZADI Hilaren 29an bisita gidatua eskainiko dute Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu dagoen Zaldua izeneko aztarnategian. Orain Kristo ondorengo I-IV mendeetako eraikin bat industen ari dira. FELIX IBARGUTXI DIARIO VASCO, 2018-VII-21 Oihane Mendizabalek (Donostia, 1992) Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, Gasteizen, eta indusketa lanean ari da egunotan Nafarroako Zaldua izeneko aztarnategian, Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu. 2015az geroztik urtero ari da hango...


1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko urtarrilaren 28a   Oraindik ez dago erabat garbi gailuaren funtzioa, baina adituen esanetan, konputagailu analogikoa zen, kokapen astronomikoak eta eklipseak aurreikusteko diseinatua. Ontzi-hondarretan aurkitutako objekturik preziatuena izanagatik, ez da bakarra. Ehun urtetik gora pasa dira aurkitu zutenetik eta oraindik urpek...


Iruña-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iruña-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu. Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako kareharrizko aldarea. ARABAKO FORU ALDUNDIA BERRIA, 2016-06-05 / Iñigo Astiz Amaiera falta zaio Iruña-Veleia aferari. Bi aldeetan. Iruzurgilearen hatz marka falta dute faltsutze...


Iruña-Veleiak hamar urte. Gaur egungo egoera Ostraken auziak bigarren mailan utzi badu ere, aztarnategia Euskal Herriko eta inguruko garrantzitsuenetarikoa da. Asko dago oraindik ere ikertzeko. Argazkia: JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2016-06-05 / Aitor Biain Euskarazko idatzien ostrakekin lotu izan da Iruña-Veleiako aztarnategia azken urteotan. Ahoz aho ibili den eta oraindik argitu gabe dagoen auzi horrek, baina, bigarren mailan utzi du aztarnategia bera. Gasteiztik hamar kilometro eskasera dagoen gunea, ordea, erromatar garaiko Euskal Herriko aztarnateg...


2015-12-26 / Berria ONDAREA. Sei etxe berregin dituzte Ponpeiako aztarnategian (Italia), eta horrek esan nahi du erromatar garaiko eguneroko bizitzari begiratu ahal izateko sei leiho gehiago zabaldu dituztela. Hiriko goi klaseko eta klase ertaineko biztanleen etxebizitzak dira sei eraikuntzak, eta arropa nola garbitzen zen ikusteko aukera ematen du haietariko batek, adibidez. Baina ez dira soilik etxeak. Eszena mitologikoak eta gladiadoreen arteko borrokak irudikatzen dituzten freskoak eta mosaiko erraldoiak ere badaude. 3,2 milioi euroko aurrekontua izan dute zaharberritze lanek.


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-28 Erromako metroaren C linea eraikitzeko lanetan, 35 x 70 metroko ur biltegia aurkitu dute. Ziurrenik nekazaritza enpresa baten laboreak ureztatzeko erabili zuten, baina inguruko ibai baten uraldiak geldiarazteko eraiki zutela dioen hipotesia ez dute baztertu. Aurkikuntzak garrantzia du, batetik, orain arte aurkitutako Antzinaroko ur biltegirik handiena delako. Eta, bestetik, San Giovanni auzoan dagoelako; Erroman iraganeko arrasto faltarik egon ez arren, inguru horretan ez dira orain arte Antzinaroko egiturak aurkitu. Alde txarra...


Elgoibarko Izarra    2014-10-17 11:13   Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera, eta horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ordu eta erdiko hitzaldian.   •Erromatar Inperioa Erromatar Inperioa K.a. 27. urtean ezarri zuten, eta mende bat geroa...


SANTA CRIZ, GELDIRIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-10-23 19:03

Eslabara iritsi ziren erromatarrek (Oibar harana) hiri handi eta dotorea eraiki zuten, Kristo aurreko I. mendearen bukaeran. Hala frogatzen dute tokian egin dituzten azken arkeologia indusketek. Oraindik galdera asko daude erantzuteko, baina dirurik ez dago lanekin segitzeko. Aurkitutako aztarnek herri garrantzitsu bat izan zela erakusten dute, arkeologoen arabera. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2014-10-23 / Irene Arrizurieta Nafarroako Eslaba herriko lurrek altxor bat ezkutatzen dute: egoera onean mantentzen den hiri erromatar bat. 1994. urtean hasi ziren indusketa lanak...


  Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2400. alea 2014-01-26   (Arg: Paul Vlaar) Cincinnatiko (AEB) Unibertsitateko arkeologo talde batek orain arte aztertu gabeko Ponpeiako eremu bat induskatu berri du, Porta Stabia inguruan. Hogei bat saltokik osatzen dute eremua. Denda horietako gehienek janaria eta edaria saltzen zuten, eta sukaldeetako, zaborretako zein iraizkinetako arrasto mineralizatuak aztertuz, Vesubiok eztanda egin zuenean ponpeiarrek zer jaten zuten ondorioztatu ahal izan dute arkeologoek. Eliteek Italiar penintsulaz kanpotik inportatutako luxuzko pr...


                                                                                    ELHUYAR, 2011-09-01 Las Medulas izeneko parajea, Leon probintziaren hegoaldean, Erromako inperioa...


LURRALDE, 2013-07-11 Erromako Koliseoa. Irudia: Juanma Gallego Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko ikerlariek erromatarrek hormigoia eratzeko erabiltzen zuten porlana aztertu dute, eta ikerketa hortik ikasgai bitxia atera dute: zementu hori bada gure gaurko munduan erabiltzerik. Kai batetik hartu duten laginatik Octavio eta Virgilioren zibilizazioak porlana fabrikatzeko erabiltzen zuten formula aztertu dute. Horrela konturatu dira erromatarren kaietako estrukturak bi mila urtez lasai asko iraun izanaren zergatia. Antza, erromatarrek erabiltzen zituzten sumendi hautsek gogortasun...


LURRALDE, 2013-03-19 Andagosteko bataila izan zen lekua. Irudia: Juanma Gallego Inork ez du espero, bere etxetik gertu paseatzen ari dela, Euskal Herriko Historiari buelta emango dion aurkikuntza arkeologikoa egitea. Baina horrela izan zen, hitz gutxitan, Jose Antonio Otxaran arkeologoari gertatu zitzaiona. Kuartangon izan zen aurkikuntza, 1997an. Erromatar itxurako zenbait arrasto topatu zituen Kuartangoko haranean, Andagoste izeneko bazter batean. Arkeologoa izanda, indusketa burutzeko baimenak berehala eskuratu zituen, eta EHUko lantalde batekin bost urtez zonalde guztia arakat...


LURRALDE, 2013-01-31 Nahigabean paisaia bitxia sortu zuten erromatarrek. Irudia: Juanma Gallego Adar baten soinua. Ura gainezka. Eta berehala eztanda bat dirudiena. Bat-batean mendia bertan behera amiltzen da. Desagertu da. Guztiz. Plinio Zaharrari esker ezagutzen dugu Leongo ‘Las Medulas’ izeneko eskualdean topatu dezakegun paisaiaren zergatia. Izan ere, bertan erromatarrek eskala handiko meatzaritza martxan jarri zuten. Ruina montiun izan zen horretarako erabili zuten teknika. Funtsean metodo hau uraren indarraz baliatzean zetzan. Mendi garaietatik ura kanalizatu eta ur...


ERROLDATUTAKO BASKOIAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-06-07 20:11

                                                                                       BERRIA, 2013-06-04 Bascoien errolda egin zuen Mocconio Veroren hilarria aurkitu...


ANDAGOSTEKO BATAILA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-12-14 22:07


EUSKAL HERRIKO ERROMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-12-14 21:50

                                                                   BERRIA, 2012-12-12                              &n...


ITURISSA, AURIZBERRIN?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-12-14 21:43

BERRIA, 2012-10-12 Alberto Barandiaran Aurizberri eta Auritz arteko Zaldua zelaian Aranzadi Zientzia Elkartekoek argira atera duten aztarnategia harribitxia da. Hasteko, kokapenagatik: mendiko pasabide baten ondoan dago, 800 metroko altitudean, eta baso itxiaren erdian. Ez zen toki samurra izango bizitzeko, duela bi mila urte. Gainera, Pirinioen bihotzean dago, eta ez da asko inguru horretako orduko kulturaz eta bizimoduaz dakiguna. Induskatutako lehen hondakinen artean, erromatarrak iritsi aurreko garaikoak izan daitezkeen zeramika puskak ageri dira, eta ...


                                                                 BERRIA, 2012-10-06 Aranzadi Zientzia Elkarteak azpimarratu du egindako aurkikuntza «oso garrantzitsua» dela, eta «potentzialitate» handikoaJatorri baskoia zuen Iturissak, eta K. a. lehen mendean altxatu zuten; 4...


" title="">


NAGORE IRAZUSTABARRENA Arrastoak, ARGIA, 2012ko azaroaren 4a, 2343 zenbakia ARKEOLOGO eta bestelako zientzialarien talde bat Troia industeko espedizioa prestatzen ari da. Wisconsin-Madison unibertsitateko William Aylward buru duen taldea 2013an hasiko da aztarnategian lanean. Heinrich Schliemannek 1870ean aurkitu zituen hiri mitikoaren arrastoak, eta arkeologia modernoaren oinarriak ezarri zituen azterketa sakona egin zuen. Handik aurrera eta gaur arte indusketa asko egin dira bertan, lanek 50 urteko etenaldia izan zuten arren (1938tik 1988ra). Baina oraindik asko dago aztertzeko. ...


Aurizberriko Iturissa aztarnategiaren "potentzialitatea" nabarmendu du AranzadikEuskal Herriko historiarako aurkikuntzak duen garrantzia nabarmendu du Aranzadik. 'Iturissa' izenaren atzean 'iturrizar' esanahia egon daitekeela uste dute filologoek. Hizkuntzari eta latinari buruzko idatzizko gauzak aurkitzeko aukera dagoela uste dute. Joxerra Senar   BERRIA, 2012-10-05 Baskoien hiri bat AurizberrinBideoa (II): Joxe Etxegoien, aurkitutako miliarioez hizketan Ar...


Azken iruzkinak