SEI DOMUS ERROMATAR BERREGIN DITUZTE PONPEIAN, ETA BISITAGAI DIRA JADANIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 23:12

2015-12-26 / Berria

ONDAREA. Sei etxe berregin dituzte Ponpeiako aztarnategian (Italia), eta horrek esan nahi du erromatar garaiko eguneroko bizitzari begiratu ahal izateko sei leiho gehiago zabaldu dituztela. Hiriko goi klaseko eta klase ertaineko biztanleen etxebizitzak dira sei eraikuntzak, eta arropa nola garbitzen zen ikusteko aukera ematen du haietariko batek, adibidez. Baina ez dira soilik etxeak. Eszena mitologikoak eta gladiadoreen arteko borrokak irudikatzen dituzten freskoak eta mosaiko erraldoiak ere badaude. 3,2 milioi euroko aurrekontua izan dute zaharberritze lanek.


Utzi iruzkina: