ZESARREN PORLAN EKOLOGIKOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-07-22 19:41

LURRALDE, 2013-07-11

Erromako Koliseoa. Irudia: Juanma Gallego

Erromako Koliseoa. Irudia: Juanma Gallego

Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko ikerlariek erromatarrek hormigoia eratzeko erabiltzen zuten porlana aztertu dute, eta ikerketa hortik ikasgai bitxia atera dute: zementu hori bada gure gaurko munduan erabiltzerik.

Kai batetik hartu duten laginatik Octavio eta Virgilioren zibilizazioak porlana fabrikatzeko erabiltzen zuten formula aztertu dute. Horrela konturatu dira erromatarren kaietako estrukturak bi mila urtez lasai asko iraun izanaren zergatia. Antza, erromatarrek erabiltzen zituzten sumendi hautsek gogortasuna ematen zioten porlanari.

 Ikerketaren buru den Paulo Monteiro ingeniariak azaldu digu zeintzuk diren gaurko porlana eta erromatarrek erabiltzen zutenaren arteko ezberdintasunak. “Gaurko hormigoiak Porltand motako zementua erabiltzen du. Hura egiteko buztina eta kareharria 1450 graduko tenperaturan berotzen dira. Erromatarrena egiteko karea eta puzolana erabiltzen zituzten”, azaldu dio Monteirok Lurralde-ri posta elektronikoaz.

Puzolanak sumendi hautsak dira, eta gaur egun zenbait zementu ekologikok horiek erabiltzen dituzte ekoizpen prozesuan. Izan ere, porlan mota hori egiteko soilik 900 graduko tenperatura behar da, eta hortaz askoz karbono gutxiago isurtzen da ingurumenera.

Gaur egun gehien erabiltzen diren zementuek ez dute iraungo erromatarrenak iraun duena. Mende bat edo biko bizitza izango dute gehienek. “Ez dugu proposatzen, noski, erromatarrek asmatutako formula bera erabiltzea”, argitu digu Monteirok, “baina bai antzinako era gaur egungo teknologien batuketa egitea”.


Utzi iruzkina: