BESTE IRUÑA-VELEIA BAT BADA
Iruña-Veleiak hamar urte. Gaur egungo egoera
Ostraken auziak bigarren mailan utzi badu ere, aztarnategia Euskal Herriko eta inguruko garrantzitsuenetarikoa da. Asko dago oraindik ere ikertzeko.
BERRIA, 2016-06-05 / Aitor Biain
Euskarazko idatzien ostrakekin lotu izan da Iruña-Veleiako aztarnategia azken urteotan. Ahoz aho ibili den eta oraindik argitu gabe dagoen auzi horrek, baina, bigarren mailan utzi du aztarnategia bera. Gasteiztik hamar kilometro eskasera dagoen gunea, ordea, erromatar garaiko Euskal Herriko aztarnategirik «garrantzitsuena» da, adituen arabera. XIX. mendetik gaur arte egin diren indusketei esker, garai hartako erreminta eta tresna ugari aurkitu dira bertan. Nolanahi ere, asko dago oraindik ikertzeko, gainean duen itzal beltza oztopo izan arren.
Iruña Oka udalerrian dago Iruña-Veleiako aztarnategia, Billoda eta Tresponde (Araba) herrien artean, Zadorra ibaiaren bihurgune natural batek inguratzen duen muino txiki batean. Bertan eraiki zuten duela milaka urte Veleiako hiri karistiarra. «Beti esan izan da erromatar garaiko aztarnategia dela. Baina bizilekua izan zen Brontze Aroan hasi eta Burdin Aroan, erromatar garaian eta Erdi Aroan ere. 1.500 urte baino gehiagoko historia biltzen du», azaldu du Maitane Oiartzabal gidariak.
Hori dela eta, batez ere oppidum edo hiri harresituaren barruan egin izan dira indusketa gehienak, eta egun ikus daitezkeen aztarnak ere harresiaren barruan daude, hein handi batean. Hala ere, Veleiako hiriak 80 eta 100 hektarea inguruko zabalera izan zuen lehenengo mendean, erromatarrak iritsi eta harresia eraiki aurretik.
Orduko etxeen aztarnak aurkitu baitituzte erromatar garaiko etxeen oinarrietan, baita harresian bertan ere: «[Kristo ondorengo] III. mende amaieran eta IV.aren hasieran eraiki zuten harresia, eta, pixkanaka, bizilekua harresi barrura mugatu zuten, hamaika hektarearen bueltan. Harresia eraikitzeko harriak hiri zaharreko etxeetatik hartu zituzten; berrerabili egin zituzten. Horren zantzuak baditugu: izan ere, harresiko zenbait harritan ikus daitezke epigrafiak. Barruko aldean, harri borobildu batzuk ikus daitezke: zutabeenak dira».
Hain zuzen, gaur egun harresi horren hegoaldeko zatia dago ikusgai. Murruaren gainerako zatiak mendixka baten itxura du, lurrak eta landarediak estaltzen baitute, eta, garai bateko hamabi metroko garaieratik, zortzi bat izango ditu egun. 1950eko hamarkadan induskatu zuten hegoaldeko zatia; garbitu eta zaharberritu ere egin zuten.
Hiri karistiarraren erromatartze prozesua nola izan zen ez dago oso argi oraindik. Nolanahi ere, bertan aurkitu diren eraikinen aztarnek erakutsi dute prozesua «erabatekoa» izan zela hirian. Horren adibide dira, esaterako, egun ikusgarrienak diren bi domus edo pertsona boteretsuen etxeen aztarnak. Euri ura biltzeko ur biltegia izaten zuten etxeko patioan. Biltegi horiek estaltzen zituzten bi mosaiko ikus daitezke. Inguruko harriekin osatuta daude, eta kolore zuri eta grisa dute.
«Batez ere zeramika aurkitu da etxe horietan. Baita bost ume txikiren hezurdurak ere, ohikoa baitzen garai hartan etxearen azpian lurperatzea. Bestalde, burdinazko labeak ere aurkitu dituzte, baita orratz oftalmologiko bat ere», azaldu du Oiartzabalek. Inguruan aurkitu den piezarik ikusgarrienetako bat, baina, Iruñako Dama esaten zaion estatua da. XIX. mendean aurkitu zuten, marmol zuriz egina dago eta emakume baten gorputza irudikatzen du. «Urte batzuk geroago aurkitu zuten eskuetako bat, Gasteizko parke batean. Egun, estatuari itsatsita dago». Horrez gain, oliozko lanpara txikiak, hezurrez egindako orratzak, urrezko txanpon bat eta brontzezko tatxuelak ere aurkitu dituzte aztarnategian. Guztiak, Gasteizko Alde Zaharreko Bibat museoan daude ikusgai.
«Asko du emateko»
Urteetan hainbat indusketa arkeologiko egin badira ere, aztarnategiak «oraindik asko du emateko», Oiartzabalen arabera. «Inguruko erromatar aztarnategirik garrantzitsuenetarikoa da Iruña-Veleiakoa. Ez dago asko induskatuta, ordea, eremu zabala hartzen baitu». Haren ustez, monumentaltasun handirik ez izateak ere ekarri du askok behar baino garrantzia gutxiago ematea.
2010az geroztik, baina, martxan dira indusketa lanak, Plan Zuzentzailea sinatu baitzuten Arabako Foru Aldundiak (aztarnategiaren jabegoa duenak) eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Bi lan edo ikerketa ildo adostu zituzten: «Alde batetik, galtzada erromatarrak hiritartze prozesuan izan zuen eragina aztertuko dute, bertatik pasatzen baitzen iter XXXIV galtzada, Astorga [Gaztela eta Leon, Espainia] eta Bordele [Frantzia] lotzen zituena. Bestetik, erromatartze prozesua bera nola eman zen ikertuko dute. Horrek itxaron egin beharko du oraindik», adierazi du Oiartzabalek.
Izan ere, hiri harresituaren kanpoaldean ari dira indusketa lanak egiten orain; lehen mendeko hiriaren arrastoetan, alegia. Merkatua zenaren arrastoak bide dira. Udan ekingo diete gainerako indusketa lanei. Beste Veleia bat bada-eta aurkitzeko.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: