2013an TROIA INDUSKATUKO DUTE BERRIRO

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-11-07 11:13

NAGORE IRAZUSTABARRENA

Arrastoak, ARGIA, 2012ko azaroaren 4a, 2343 zenbakia


ARKEOLOGO eta bestelako zientzialarien talde bat Troia industeko espedizioa prestatzen ari da. Wisconsin-Madison unibertsitateko William Aylward buru duen taldea 2013an hasiko da aztarnategian lanean.

Heinrich Schliemannek 1870ean aurkitu zituen hiri mitikoaren arrastoak, eta arkeologia modernoaren oinarriak ezarri zituen azterketa sakona egin zuen. Handik aurrera eta gaur arte indusketa asko egin dira bertan, lanek 50 urteko etenaldia izan zuten arren (1938tik 1988ra). Baina oraindik asko dago aztertzeko. 4.500 urtetan, Historiaurretik Erdi Arora, hamar hiri izan ziren eremu berean, lur azpiko hamar geruzatan gorde direnak.

Espedizioko arduradunen esanetan, ia 100 urteko lanen ondoren aztarnategiaren bostena besterik ez da induskatu. n



ARQUEO

 

TOURALIS

 

Goian Homeroren Troiaren irudi

birtuala ( K.a. 1700-1250).

Azpian, egungo aztarnategia.


Utzi iruzkina: