AURIZBERRIKO ITURISSA AZTARNATEGIA
Euskal Herriko historiarako aurkikuntzak
duen garrantzia nabarmendu du Aranzadik. 'Iturissa' izenaren atzean
'iturrizar' esanahia egon daitekeela uste dute filologoek. Hizkuntzari
eta latinari buruzko idatzizko gauzak aurkitzeko aukera dagoela uste
dute. Joxerra Senar BERRIA, 2012-10-05 Aranzadi Zientzia Elkarteak gaur goizean aurkeztu du publikoki Aurizberrin (Nafarroa) aurkitu duten baskoien hiria: Iturissa.
Estrabonen garaikoa da eta 400 urte inguruko iraupena izan zuela uste
dute Aranzadiko arkeologoek: "Hesi batek inguratzen zuen eta hainbat
zaintza dorre zituen. Era berean hesiaren inguruan lubaki bat zegoen eta
aldeetako batean, berriz, erreka. Lekua laua da eta erraza
defenditzeko”, azaldu du Joxe Etxegoien Aranzadiko kideak. “Erromatarren
garaian oso inportantea zen defentsa”. Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusiaren arabera,
aurkikuntza honek "potentzialitate" handia dauka. Arantzadik hiru aste
ingurutan, hiru kata edo zundaketa egin ditu. Dena den, hemendik aurrera
indusketa handiago bat egin beharko litzatekeela nabarmendu dute eta
bertan aztarna gehiago topatuko dituelakoan dago. "Hemen ez ezer ukitu.
Aukera handiak ditugu hizkuntzari eta latinari buruzko idatzizko gauzak
lortu ahal izateko. Orain garrantzitsuena da indusketa egiteko ikerlari
sare bat sortzea". 'Iturissatik', Donibane Garazira eta Irunberrira Atzo aurreratu zutenez, Pirinioetako galtzadak ikertuz iritsi dira Iturissa
dagoen lekura. "Estrabon eta garaiko beste errometarrengandik
bagenekien bazegoela galtzada bat Astorgatik Bordelera zihoana, eta
bazela inguruotan herri bat edo mansio bat Iturissa deitzen zena. Filologen arabera, Iturissa
toponimiak euskal jatorria du eta 'iturrizar' esan nahi dezake.
Inguruan hainbat iturburu badira eta inguruan egun ere erabilia den
iturrizar izeneko toki bat dago. Duela 20 urte jada hemen aurkitu
zen zerbait eta iaz miliarioak topatu ziren hemendik kilometro pare
batera". Hiru zundaketa egin dituzte eraikinak topatzeko. Arantzadiren arabera, Euskal Herriko historiarentzat “aurkikuntza oso garrantzitsua da”. Iturissara iritsi baino lehenago Astorgatik [Espania] eta Irunberritik [Nafarroa] zetozen bi galtzadak topo egiten zuten, eta Iturissatik Donazarrera
(garaiko Donibane Garazi) beste bide bat ateratzen zen. Arantzadiren
ustez, erromatarrek ostatu moduan erabili zuten tokia, soldaduak ere
izaten ziren, eta denborarekin zabaltzen joan zen herria. Zundaketetako
batean erromatarren aurreko aztarna bat topatu dute eta pentsatzen dute
jatorrian hiri baskoi bat zela.Aurizberriko Iturissa aztarnategiaren "potentzialitatea" nabarmendu du Aranzadik
Iruzkinak
Utzi iruzkina: