Polizia legearen kontrako elkarretaratzea, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, herenegun. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2017ko urriak 21 Joxerra Senar Keroneako batailan, Demostenes pentsalari greziarrak ihes egin eta oihartzun handiko aipua utzi zuen. «Bataila bat galdua dagoenean, ihes egin dutenek soilik borroka dezakete beste batean». Mezu misteriotsu horrekin amaitu zuen hitzaldia ostegunean Adolfo Araiz EH Bilduko eledunak. Polizien Legearen bataila galdu egin du Nafarroako Gobernuak. Iragarritako heriotza baten kronika izan da. ...


Erroma edo Tusculum, K.a. 77. urtea. Elkarrengandik oso hurbil dauden bi hirietako batean jaio zen Fulvia Flaka Banbalia. Aita Marko Fulvio Banbalio senataria zuen eta ama Senpronia Graka, Grakoen familia boteretsukoa. Ondasunak amaren aldetik zetozkion, beraz, baina ez dirudi anbizio politikoa aitarengandik jaso zuenik, Banbalio izena zalantzatia eta ilauna izateagatik jarri baitzioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena   ARGIA, 2017ko urriaren 08a   Fulvia eta Marko Antonio edo Fulviaren mendekua, Francisco Maura Montaner (1888)....


Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...). Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena   ARGIA, 2017ko urriaren 01a   Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmaki...


Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena   ARGIA, 2017ko irailaren 17a   (Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea)   Hogei hektareatik gorako aztarnategian, hainbat monumentu eta eraikinen arrastoak topatzeaz gain, garum-a (arrain hartzituzko saltsa) egiteko ehunka tanga a...


SIBARISKO MOKOFIÑAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-30 18:28

Akeoek, K.a 720. urte inguruan, Magna Greziako kolonia nagusietakoa fundatu zuten Italiako botaren zolan: Sibaris. Miletorekin eta Etruriarekin merkataritza bizian hasi ziren berehala, eta Tirrenoko kostalderaino zabalduko zuten beren eragina. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena   ARGIA, 2017ko uztailaren 16a      Sibaris koloniako biztanleak, alegia sibaritak. (Irudia: Paestum Museo Arkeologikoa)   Oparotasun hark sibariten izaera taxutu zuen: lana gutxiesten zuten, eta luxua maite; errementariak eta arotzak debek...


Iruñeko Udaletxeko ateko goiburua



ERTZAIN DROGOSOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2017-06-12 18:44

Ertzain drogosoa ZUZEU, 2017-01-17 Fu Mantxu Ertzain drogosoa Pentsatu duzue inoiz aurpegia estaltzen duten beltzen atzean -ertzainez ari gara- nolako pertsonak gordetzen diren? Izan duzu inoiz polizia bat ezagutzeko jakinminik? Euskal Telebistari esker, atzo izan genuen aukera. El Conquistador (oraingoan Karibekoa, aizue!) saioko parte hartzaileetako bat da Jose Javier Vilarín bilbotarra; gizonak honela aurkeztu du bere burua:   “Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua iz...


OLARIAGA, 2017-01-11

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2017-06-12 18:31

 


BELDURRA DIO

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2017-06-12 18:21

2017-04-01 / Anjel Lertxundi   1 0 Beldurra ematen dit espresio askatasunak, baita esandakoa tamalgarria bada ere, kartzela-zigorra ekartzeak, hala dio hitz horiek idatzi dituen neskaren gutun publikoak. Neskak beldurra dio espresio askatasuna galtzeari, beldurra dio justiziak hartu duen Casandra Vegaren kontrako epai neurriz kanpokoari Carrero Blancoren bizkar irri eginez idatzitako twittengatik. Beldurra dio zigorrak Cassandraren etorkizunari ekarriko dion galerari (ezin du bekarik eskatu, irakasle izateko aukerarik gabe gelditu da eta edozein astakirte...