BELDURRA DIO

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2017-06-12 18:21

2017-04-01 / Anjel Lertxundi

Beldurra ematen dit espresio askatasunak, baita esandakoa tamalgarria bada ere, kartzela-zigorra ekartzeak, hala dio hitz horiek idatzi dituen neskaren gutun publikoak. Neskak beldurra dio espresio askatasuna galtzeari, beldurra dio justiziak hartu duen Casandra Vegaren kontrako epai neurriz kanpokoari Carrero Blancoren bizkar irri eginez idatzitako twittengatik. Beldurra dio zigorrak Cassandraren etorkizunari ekarriko dion galerari (ezin du bekarik eskatu, irakasle izateko aukerarik gabe gelditu da eta edozein astakirtenen eskura...). Beldurra dio atzo Angel Errok bere txokoan aipatzen zuen ETA aipatu ezinari, beldurra dio espresio askatasunaren murrizketak ekarriko lukeen askatasun-murrizketa gehiagoren kateari. Beldurra dio Orwellek bere liburuetan irudikatutako munduari.

Gutuneko neskak beldurra dio Carrero Blancok, bere aitonak, hain manu militari zaintzen zuen askatasunik gabeko amesgaizto batera itzultzeari.


Utzi iruzkina: