KATULO, Carmina XI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-16 18:35


LAPSUS FINANTZIEROA

1
paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-16 17:57

Irati Jimenez (BERRIA, 2008/X/16) Autoan eta diala zoratuta, gora eta behera, Dow Jones-aren antzera. Halako baten aurkitu du informatiboa eta hantxe geratu da diala, gure banketxeei buruzko informazioa entzuten. Albistegiaren editoreak dio «krisiak krisi, banku batzuk ederto egiten dute dirua». Hasten da orduan ondoan duen kazetaria aurrezki kutxen etekinak kontatzen eta editoreak konpondu nahi izan du lapsusa, «tira, tira» hasi da, «segundo bat uzten badidazu, zera argitu nahi dut, ez dela albiste txarra bankuek dirua egitea, jakina, azken baten, denon aurrezkiak dira». Lapsus freudianoa....



Iruña veleiaView SlideShare presentation or Upload your own. (tags: iruña veleia)


ERROMATAR ESKULTURA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-14 20:32

Erromatar EskulturaView SlideShare presentation or Upload your own. (tags: erromatar artea)





KLEPTOKRATAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:33

Itxaro Borda (BERRIA, 2008/X/01) Arrotz edo herresta familia batek bankarrot dagienean, entzuten da beti pobretzen direla, ez dakitelako ongi lan egiten eta dirua kudeatzen. Lastoz ase bitez, merezi baizik ez dute. Banketxe amerikarrak peko errekaratzeko orduan nehork ez du zuzendarien kudeaketa zalantzan jartzen eta denek beharko genieke ez daukagun sosetik eman haien standing-aren zein nagusien urrezko paraikaidos-en salbatzeko. Washingtoneko Kongresuak ez ditu beraz aipatu zazpiehun mila milioiak sartuko --zenbat mendeetarako SMICa?-- Michael Hudsonek deitzen dituen Wall Streeteko klepto...


NIHIL OBSTAT

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:32

Itxaro Borda (BERRIA, 2008/IX/04) Iragan egunean Paueko poliziak lau mutiko gazte atxilotu zituen, karrikan pasatzen ziren jendeen begipean, farmazien atarrietako preserbatibo banatzaileak zitzikatzen ari zirela. Hamar bazituzten jadanik xehekatuak, lekuko erdi itsuak hedexuriak deitu zituenean. Aurpegiak agerian eta burdin barrak eskuan ari omen ziren, hatsaren hartzeko denborarik ere gabe. Hogei urteko mukizuak. Zaharrenak hogeita lau udaberri doi-doia. Pentsa, ez ziren ahalketu komisaldegian gero galdeei ihardetsi zietenean. Deplauki erran zuten, legea alde bailuten, kristau suharrak zir...