BERRIA, 2009-V-26


DEMASA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:56

Anjel Lertxundi, BERRIA, 2009-05-13 Hona Excusatio non petita latin-ziri ezagunaren bertsio posible bat: “desenkusa eskatu ez dena, akusazio nabarmena”. Desenkusatuz hasiko naiz: giputza izan arren, pozik nago Athletic finalera iritsi delako, espero dut partida ona ikusiko dugula, eta asko poztuko ninduke zuri-gorrien garaipenak. Desenkusaren barneko tripek Erreal-zale moduan salatzen banaute, zer egingo zaio ba! Baina desenkusa egin eta gero, nire burua salatzeaz gainera gehiegikeria salatu nahi dut. Eta ez naiz kaleko gehiegikeriaz ari (jendeak eskubide osoa du bere pozak...


HUELGA ALA GREBA?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:53

Anjel Lertxundi, BERRIA, 2009-V-22 Txirritaren bertso bat buruan nerabilela (huelga bat sortu ta ibili naiz larri…), aspaldiko polemikatxo bat etorri zitzaidan gogora: zergatik esan behar dugu greba eta ez huelga? Lehendabizikoa frantsesetik ez dator ba, eta bigarrena gaztelaniatik? Zergatik da bat egokiagoa bestea baino? Bueltatxo batzuk ematen hasi nintzen auziari eta, bat-batean, argia egin zitzaidan: “Huelga eta gure olgatu iturri beretik zatozak! Tentu, gero! Ez dezala inork pentsa huelga bat olgeta, jostaketa, atsegin hartzea denik! Pariseko l'Hôtel-de-Ville-ri place de Grève ...


PHEDRE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:33

Itxaro Borda, BERRIA, 2009-05-16 Heletako Itsasoa kafe-antzokiaz eta Isturitzeko harpeetako bilgune naturalaz bestelako ausa-lekurik ez dudala erranen duzue, arrazoiekin. Euskal Kultura Erakundeak urteko euskarazko diktaketa antolatzen duen egun honetan -ortografiaren jainko bekaitzen begietan bekatu hutsean erraz aurkituko gaituzte gure hizkuntzan berean- arratsaldeko seiak aldera Corinne Lallemand adiskideak Yannis Ritsosen Phedre olerki luze biribilketaria irakurriko du Otsozelaiko ilunpean. Greziar antzerkigintzako pertsonaia distiratsuenetarik bat da Phedra, hain gogoko ditudan Ele...


TRISTES

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:31

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-26 Itsas Beltzeko kosta. 9garren urtea. Bidaia luzearen ondotik Ovidio «lurraren muturrera» ailegatu berria da: Tomis-era (a terra terra remota mea). Augustok inperioaren azken fronteretara herbestua du. Han hilen da. Baina nik aipatzen dudan momentu honetan, Tristes liburua bukatu berria du. Ez daki hemen hilen dela. Uste du berriz itzuliko dela Erromara, emaztea besarkatuko duela, eta gelditzen zaizkion adiskide gutiak. Tristes bidean hasi zuen, Ioniako itsasoan, uhain oldartuek ontzia kurrinkarazten zutelarik, aurpegia bustitzen: «Oh, zorigaitzeko...


DIAGRAMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:28

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-12  Arkimedesek zenbakiekin jostatzea maite zuen. Matematika legeen aurkitzea bizian. Mundua matematika legeen esperimentatze leku miresgarria zitzaion. Mundua enigma handi bat zitzaion, galderez betea. Arearioa tratatuan : zenbat legar pikor behar ote da unibertsoaren betetzeko? Stomachion tratatuan: 14 pieza ezberdinekin lauki bat badut, ezberdinki konbinatuz zenbat lauki asma ote ditzaket? Odisearen XII. liburua irakurtzean : Thrinacia (Sizilia) uharteko Helios erregek zenbat behi eta zezen ote ditu? Sirakusako ingeniari jeinutsuena zenez, 21...


ORBIS TERRARUM

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:25

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-5  Saint Sever. Hotza, haize ufakoak, euri zurrustak. Azaroaren azken igandean urtero den «Oilokien feria». Arkupetan familia guti batzuk, beren haurrak eskutik, antzara, ahate, indiako oilo, oiloen ikusten. Beneditarren kalaustrapean jende gehiago: pate, gasna, ezti eta erreximentak salmahaietan. Musika banda baten soinu airosak: tronboi, danbor eta eltzagorra. Ni, mapamundiaren sorlekuaren ikustera naiz jina. Hemen, XIgarren mendean, Stephanus Garsiaren eskolak Liebanako Beatusen Apokalipsia kopiatu zuen. Gidarisa heldu da. Egoitza zahar bat...


KOSMO-GRAFIAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:23

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XI-21   1355ko azaroko gutun batean, Petrarcak Parmako Joane eta Luchino delle Verme eskertzen ditu igorri dioten kosmografia batentzat. Badakigu mapa horrek garai hartako munduaren geografia deskribatzen zuela. Baina kosmografia galdu zen, bertze Petrarcaren mapa gehienak, urteak joan ahala, galdu ziren bezala. Haren bi mapa salbatu dira halere. Lehendabizikoa, Salustoren Bellum Iugurthinum eskuizkribuan den mapamundi eskematikoa, ekialdera orientatua, mundua hiru partetan banatua dela erakusten duena: Asia, Europa, Afrika. Bigarrena, Giraud de Bar...


UHARTEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:21

Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XI-14  Itsasoz inguratua den Lesbos uhartean bizi zen, ekialdeko kostako Mitilena herrian. Haren poesiak, Afroditari eskaini himnoa salbu, fragmentutan banatuak iritsi zaizkigu. (Isiltasunez inguratu hitz). Lirak lagundurik kantatuak. Diote 2.600 urte inguru bizi izan zela. Eta Platonek zioela hamargarren musa zela. Pentze loreztatuetan belarraren jaten ari diren zaldiak aipatzen ditu. Ilargi bete berriak lurra berriz argitzean inguruko izarrek kukutzen dutela beren dirdira, dio. Kretako emazteak, duela aspaldi, aldare miresgarri baten inguruan d...


VENTOUX

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:19

AURELIA ARKOTXA, Berria, 2008-05-23   Petrarkak, bere adiskidea den Dionigi Robertiri zuzentzen dion gutun batean kondatzen du Ventoux mendiaren igatea Tito Livioren Historia erromatarra irakurtzen ari zuelarik zitzaiola gogoratu. Irakurri zuelako hor Mazedoniako errege Philippek Thesaliako Haemus mendia zuela igan. Eta Haemus-en kaskotik bi itsaso, Adriatikoa eta Ponte-Euxin, zirela ikusten. Izkiriatzen du partitu zela Gherardo bere anaia gaztearekin Ventoux mendiaren pean den Malaucène herritik. Neke handiak ukan zituztela patarra zut-zutean zihoalako goiti, eta harrokak zire...