2005/12/01 &nb...
Nagore Irazustabarrena, (ARGIA, 2008/XI/16)Kastri, Grezia, 1893. Herrixka horren azpian Delfoseko arrastoak industen hasi zen espedizio frantziar bat. Antzinako Greziako gune erlijioso eta politiko nagusietakoa zena, indusketa arkeologiko ikusgarrienetakoa bilakatu zen orduan. Erromatar inperioak behin eta berriro arpilatu zuen Apoloren jaioterria eta, azkenean, Teodosioren garaian (K.o. IV. mendean), Delfos historiatik desagertu zen. Hamabost mende geroago, frantziarrek kostata lortu zuten orakuluaren hiria argitara itzultzea. Izan ere, aztarnategiaren maila arkeologikoetara iristeko...
Nagore Irazustabarrena, ARGIA, Arrastoak (2008/XI/02) Elvis erromatarra Elvis Presley-ren antz izugarria duen erromatar garaiko tailua saldu zuten, joan den urriaren 15ean, Londresko Bonham’s enkante-etxean. Alea 35 zentimetro altu da, marmolez eginda dago eta K.o. II. mendekoa da, datazioen arabera. Sarkofago erromatar baten ertzean aurkitu zuten eta 1970eko hamarkadan Londresen bertan Graham Ge-ddes bildumagile australiar ezagunak erosi zuen, rock and rollaren erregea artean bizirik zela. Geddes-ek berak “Elvisen tailua” izena ipini zion obrari, eta enkantean salgai ipini zue...
Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/XI/02) Pikuz okitutako antzaren gibela gutizia zen, dagoenerako, duela 4.500en bat urteko Egipton. Nilo neguko balneario zuten antzarek eta nahikoa janean erreserbatarako koipea pilatzen zuten gibelean. Gibel hutsaren aldean leuna eta gozoa. Laster ikasi zuten antzara gainelikatzen. Eta gutizi gorena sortzez gero antzarari onenetik eman behar: pikua. Garai hartako Saqqarako nekropolian, Mererukaren hilobian, hegaztiei mokoa zabaldu eta mokadu ederrak sartzen ari diren antzarazainak harrian zizelkaturik ageri dira. Cratino poeta grekoak, duela 2.500 urte eskas, ...
Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/X/19) Zuriak? Bai, nonahi da zuritik, baina baita laru, urdin, gorri, ubel, beltz... ortzadarra aldenik alde du berea pikondoak, Ficus carica. Ez da alferrik fruta-arbola bihurtutako aurrenekotako zuhaitza. Hau ere geure nekazaritzaren jatorria den Asiatik dator. Kontinente haren mendebaldeko muturraren lur muturretik igaroa izango da Europara, Turkiako Cariatik, hortik “carica”. Ortzadarreko fruituak ederrenean diren sasoian begira iezaiozu zuhaitzari ere. Toki kaskarrenean ere bizitzeko gai da. Moztaka, aldrebesa, adarje trakets eta egurje okerrekoa,...
Solum semelamavi in vitam.solum semelnon ultra.Semel et non ultra in meum hortumspes fulguravitspes illa qua splendet viammeae solitudinis.Semel et non ultraanimam dedatcum dulcis et totalisrenuntiatio.Quando miraculum ille facitprodigium se amandisunt campanae festiquae in corde cantant.Semel et non ultraanimam dedatcum dulcis et totalisrenuntiatio.Quando miraculum ille facitprodigium se amandisunt campanae festiquae in corde cantant.Auctor: Augustinus Lara
Catulli Carmina (Ludi Scaenici)-ren hitzak.
GREKO-ERROMATAR ANTZINAROTIK DATOZEN PRINTZAK SAREAREKIN JASOAK.