Aiako Harria Natur Parkearen magalean dauden meategi erromatarrak egokitzeko proiektua aurkeztu dute Oiartzunen.                                                                                 &nb...


Eliseo Gil arkeologoa zuzendari dutela, Iruña-Veleiako erromatar aztarnategiko arkeologoek Arabako erromatarren harresiaren ingurua garbitzeko eta harresia berreraikitzeko proiektua aurkeztu dute. Iruña Okako (Araba) Udalaren babesa du proiektuak, eta Espainiako Kultura Ministerioak finantzatu du. Guztira, sei milioi euroko aurrekontua izango du harresiaren berritze proiektuak. Proiektuaren arabera, lehenik eta behin, harresiaren ingurua garbituko dute eta berreraikitzeko lanak hasteko prest utziko dituzte. Ondoren, harresia berreskuratuko dute, eta, azkenik, berreraikitzeko lanak egingo di...


Aurten izango diren Joko Olinpikoek emango digute zeresanik. Lehen hurbilketa gisa hona hemen Zakilixuten gainbegirada. (Berria, 2008-01-25)


Lemoako (Bizkaia) San Pedro elizako erromatar hilarriak Bizkaiko Arkeologia Museoan jarriko dituzte hilabete batzuk barru, Bilbon. 11 dira hilarriak, eta ikusgai jarri aurretik leheneratzeko lanak egingo dituzte. Orain arte egon diren lekuan ondo mantendu dira, baina hor utziz gero, hondatu egin daitezke. Horien lekuan, kopia batzuk jarriko dituzte Lemoan.



2008ko otsailaren 13ko BERRIAn argitaratu da: EPIKTETO ETA KIERKEGAARDEN LIBURU BANA ITZULI DUTE EUSKARARA  EHUk argitaratu ditu 'Enkhiridion' ikasbidea eta 'Diapsalmata' aforismo sorta, Limes bilduman Juan Luis Zabala Epikteto filosofo estoikoen eskolako pentsalariaren (55-135) Enkhiridion (eskuliburua) ikasbidea eta Soren Kierkegaard filosofoaren Diapsalmata aforismo sorta argitaratu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, Limes bilduman. Ignacio Usabiaga Sukiak euskaratu du Enkhiridion (eskuliburua) , eta Juan Mari Mendizabalek Diapsalmata. Epikteto esklabo bizi izan zen bere bizitz...


ESKILOREN PERTSIARRAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-02-11 16:24

2008ko otsailaren 8an Eskiloren Pertsiarrak tragediaren bertsio bat taularatu zen Gasteizko Principal antzokian. Hona hemen Udal Antzoki Sareak kaleratzen duen programazioak zioena: Los Persas, requiem por un soldado Calixto Bieito. Natalia Dicenta Meridako erromatar antzokian estreinatu zuten joan den udan Eskiloren Los Persas obra. Egunerokotasunik handieneko gaiari buruz —gerra— gorde den tragediarik zaharrena da. Bieito Salaminako batailan persiarrek izandako porrotean oinarritzen da gu gerra gizatiarrenera hurbiltzeko helburuarekin, egungo gizarte espainiarraren testuinguruan izen eta ...


2008ko otsailaren 8an estreinatu zen Uderzo eta Goscinny-ren Asterix Joko Olinpikoetan filma gaztelerazko bertsioan. Hona hemen Asterix eta Obelixen leku ofiziala edo irakurri filmari buruzko albistea.  


  Meategi ikusgarriak edonork bisitatzeko modua izango da laster Arditurrin. Hilabete inguruko lanak falta zaizkio Oiartzungo Udalari tokia behar bezala egokitzeko.                                                                Irune lasa, BERRIA, 2008-01-30    &n...


ODISEA ERAKUSKETA

1
paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-01-28 19:29

Homeroren Odisea epopeia grekoan oinarrituta erakusketa bat antolatu dute Bilboko BBK-ren aretoan (Elkano 20). Zehaztasun gehiagorako hona hemen Berria egunkarian (2008-01-06) argitaratutako berria: Pasadisoz betetako bidaia artistikoa.