IRUÑA-VELEIAKO HARRESIA BERRERAIKITZEKO ASMOA DUTE
Eliseo Gil arkeologoa zuzendari dutela, Iruña-Veleiako erromatar aztarnategiko arkeologoek Arabako erromatarren harresiaren ingurua garbitzeko eta harresia berreraikitzeko proiektua aurkeztu dute. Iruña Okako (Araba) Udalaren babesa du proiektuak, eta Espainiako Kultura Ministerioak finantzatu du.
Guztira, sei milioi euroko aurrekontua izango du harresiaren berritze proiektuak. Proiektuaren arabera, lehenik eta behin, harresiaren ingurua garbituko dute eta berreraikitzeko lanak hasteko prest utziko dituzte. Ondoren, harresia berreskuratuko dute, eta, azkenik, berreraikitzeko lanak egingo dituzte. Horretaz gain, inguruko bi ate berritzeko asmoa ere badaukatela jakinarazi dute.
ETORKIZUNEKO ESKU-HARTZEAK. Etorkizunean hainbat esku-hartze egiteko oinarriak ere ezarri dituzte proiektuan. Harresiaren gainetik ibilaldiak egiteko aukera egotea proposatzen dute, besteak beste. Horretarako, harresiaren gaineko bidea ere berreskuratuko lukete.
Bere neurriengatik eta bere kontserbazio egoeragatik,
aztarnategiko elementurik esanguratsuenetako bat da harresia,
aztarnategiko arduradunen ustez.
BERRIA, 2008-02-21
Gai honen inguruan gehiago irakurtzeko hona hemen Gara, El Correo digital eta Diario de Noticias de Álava.
Gehiago sakontzeko irakurri A. Iriarte Kortazar, “La muralla tardorromana de Iruña/Veleia", Isturitz 9, 1997 (Primer coloquio internacional sobre la romanización en Euskal Herria), 699-733 orr.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: