ESKILOREN PERTSIARRAK
2008ko otsailaren 8an Eskiloren Pertsiarrak tragediaren bertsio bat taularatu zen Gasteizko Principal antzokian. Hona hemen Udal Antzoki Sareak kaleratzen duen programazioak zioena:
Los Persas, requiem por un soldado
Calixto Bieito. Natalia Dicenta
Meridako erromatar antzokian estreinatu zuten joan den udan Eskiloren Los Persas
obra. Egunerokotasunik handieneko gaiari buruz —gerra— gorde den tragediarik
zaharrena da. Bieito Salaminako batailan persiarrek izandako porrotean oinarritzen
da gu gerra gizatiarrenera hurbiltzeko helburuarekin, egungo gizarte espainiarraren
testuinguruan izen eta abizenekin hil diren soldaduen gerrara hurbiltzeko helburuarekin.
Bieitok honako hau esan du: “Pertsiarren gure bertsioa Iraken, Afganistanen edo Kosovon hildako soldadu espainiar batengatik gerra galdu baten requiem edo arrangura bat da”. Zuzendariak honela aurkezten du bere obra: “musikaren eta testuaren bidez mintzatzen diren soldadu espainiar batzuen kontzertua”. Rock-kontzertu baten moduan egituratutako muntaia honen liderra Natalia Dicenta da. Natalia Dicentak emakumezko
soldadu espainar baten papera antzezten du eta besteak beste, Edwin Starr-en “War” edo Janis Joplin-en “Cry Baby” abestien bertsioak abesten ditu zuzenean.
TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA
ANTZEZLEAK
Natalia Dicenta
Rafa Castejón
David Fernández
Javier Gamazo
Chus Herrera
Roberto Quintana
Ignacio Ysasi
ZUZENDARITZA ESZENIKOA
Calixto Bieito
DRAMATURGIA
Calixto Bieito
Iruzkinak
Utzi iruzkina: