KOHERENTZIA INKOHERENTZIA
BERRIA, 2017ko urriak 21
Keroneako batailan, Demostenes pentsalari greziarrak ihes egin eta oihartzun handiko aipua utzi zuen. «Bataila bat galdua dagoenean, ihes egin dutenek soilik borroka dezakete beste batean». Mezu misteriotsu horrekin amaitu zuen hitzaldia ostegunean Adolfo Araiz EH Bilduko eledunak. Polizien Legearen bataila galdu egin du Nafarroako Gobernuak. Iragarritako heriotza baten kronika izan da. Ezkerrak eta Ahal Dugu-k lege proiektua babestu ez duten heinean, porrota begi bistakoa da, eta ezinbestean begiradak Maria Jose Beaumont Barne kontseilariarengana zuzendu dira.
Lege proiektuaren bultzatzaile nagusia den heinean, ardura politikoari ezin dio ihes egin Beaumontek, baina hatza beregana soilik zuzentzea ez litzateke bidezkoa. Ezkerra eta Ahal Dugu-ren baldintzek marraztu dute lege proiektu honen joko eremua. Alderdiok hasieratik exijitu dute proposamenak Parlamentuan aurrera egin zezan beharrezkoa zela lehenik Foruzaingoko sindikatuekin adostasuna lortzea, eta jarrera zilegi horrek, era berean, dena baldintzatu du: bost sindikatuetatik hiru (ELA, CCOO eta UGT) lege proposamenaren guztiz aurka azaldu dira, eta legeak foruzainen lan baldintzak arautzen dituen heinean, hori Mahai Sektorialean negoziatu behar dela iritzi diote. Beste bi sindikatu korporatiboek, APFk eta SPFk, euren posizioa aldatu egin dute bidean: hasieran erabat aurka, eta ondoren legeari ez dagozkion aldarrikapen batzuk eginez (adibidez erretiro aurreratuena). Horren aurrean, Beaumontek galdera hau zuzendu die alderdiei: «Uste duzue baldintza horietan akordioa lor daitekeela?». Inork ez dio erantzun.
Osteguneko emaitzak zalantza bat utzi du airean. Azken astean, EH Bildu eta Geroa Bai SPF eta APFrekin akordioa lortzear izan ziren: berez, APFko afiliatuek onartu zuten eta SPFkoek ez —eta biak elkartuta afiliatuen %52k azken eskaintzaren alde egin zuten—. Nolatan ez da posible izan azken ahalegin hori lehenago egitea? SPFko ordezkari batek onartu zuen askori azken testua irakurtzeko denborarik ez ziela eman, eta, akaso, presa horrek azken emaitza baldintzatu du. Ia-ia, baina atzera.
Arazoa ez da atzokoa. 1982tik bost Polizia lege izan ditu Nafarroak. EAEko azken Polizia legea 1992koa da; Nafarroakoa, berriz, 2015ekoa. Azken lege hori ere polemika iturri izan zen. Roberto Jimenez Barne kontseilari zela hasi zituen lehen tramiteak, eta Barcinak gobernutik kanporatu ostean, PSNk Parlamentuan bultzatu zuen. Lege horrek, besteak beste, foruzainen soldata masa berregokitu zuen. Haserre, ezohiko prentsaurrekoan Foruzaingoko buruzagiek ohartarazi zuten kaosa ekarriko zuela. Alderdien bitartez, Mahai Sektorialeko lan baldintzen aldarrikapenak Parlamentura eraman zituzten sindikatuek , eta legea onartu egin zuten PSNk, EH Bilduk eta Ezkerrak (Geroa Bai abstenitu zen).
Zergatik, orduan, egungo Gobernua sartu da haiek onartutako beste lege bat egitera? 2015eko legeak bi urteko epea ematen zuelako udal polizien lege bat egiteko, eta Gobernuak ulertu du Polizien lege batek Foruzaingoa eta udal poliziak hartu behar dituela.
Gainera, atzean polizia ereduari berari dagokion auzia dago. Egungo oposizioak Foruzaingoa Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren osagarri gisa ulertzen du. Egun, Espainiako 723 polizia, 1.822 guardia zibil eta 1.060 Foruzain daude. UPNrekin, 1996tik 2009ra foruzain kopurua apurka handituz joan bazen ere, krisi urteetan ez da handitu eta gain behera erori da. Foruzaingoak eskumen gehiago har ditzan, bere egungo egitura bikoiztu egin behar luke gutxienez. Mila biztanleko polizia ratio handia duen lurraldea izaki, horrek ez du zentzurik baldin eta Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren presentzia murrizten ez bada. Hori guztia Espainiako Gobernuarekin negoziatu behar da, eta ikusteko dago Madril eztabaida horretan sartuko den. ELAk eta Ezkerrak, adibidez, aldarrikatu dute nahikoa dela 2015ko legea oinarri hartuta, eskumenak aldarrikatu eta negoziatzea.
Gobernuak eta bi bazkideek ulertu dute ezetz. Besoak gurutzatuta geratu ez, polizia integral izateko jokaleku horretara heltzeko urratsak egin behar direla eta Foruzaingoak prest egon behar duela iritzi diote. Legea horretarako erreminta zela apustu egin dute. Gaizki atera zaie.
Eta orain zer? Beaumontek berak ohartarazi du egun eskaintzen dituen zerbitzuak emateko ez dela gai izango Foruzaingoa. Hots, aurrera egin beharrean atzera egingo du. Hori hala bada, argi dago 2015eko legearen bozketan erratu egin zirela EH Bildu eta Geroa Bai.
Korapilo horrek guztiak, jakina, ezinbestean hari politikoak ditu. Nahiz eta UPNk 2015eko legea salatu, nahiago izan du egungo gobernuari hatza begian sartu, lege berriaren eztabaidan sartu baino. Anabasa hau guztia oharkabean pasatu zaie herritarrei, baina orain ikusi beharko da benetan Foruzaingoak aurrera edo atzera egiten duen. Lehen kasua bada, Gobernuari eta Beaumonti kontuak eskatu beharko zaizkio. Bigarrena bada, beste alderdiek ispilura begiratu beharko lukete.
Argi dago UPN, PP eta PSN zertan jokatzen ari diren legealdi honetan. Etikoa ez bada ere interes alderdikoi horiek logikotzat jo daitezke. Baina denak balio al du beti? Horregatik, Ezkerra eta Ahal Dugu-k bide hori elikatu dute. Hasieratik gobernuari jarritako baldintza posizio koherentea eta legitimoa da, jakina. Hala ere, baldintza horrek berak negoziazioa baldintzatu du. Inork ezingo die leporatu posizio koherentea ez denik, baina era berean, eztabaida politikoari uko egitea ez al da inkoherentea?Arazoak konpontzea eta gizartea eraldatzea bada politikaren helburu gorena, bederen eztabaidatu. Irtenbide hoberena dagoen bezala geratzea izan liteke, baina auzi honetan zaplaztekoa ematea bilatu da gehiago.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: