Polizia legearen kontrako elkarretaratzea, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, herenegun. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2017ko urriak 21 Joxerra Senar Keroneako batailan, Demostenes pentsalari greziarrak ihes egin eta oihartzun handiko aipua utzi zuen. «Bataila bat galdua dagoenean, ihes egin dutenek soilik borroka dezakete beste batean». Mezu misteriotsu horrekin amaitu zuen hitzaldia ostegunean Adolfo Araiz EH Bilduko eledunak. Polizien Legearen bataila galdu egin du Nafarroako Gobernuak. Iragarritako heriotza baten kronika izan da. ...