Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko irailaren 20a      "Ben-Hur" filmak adierazitakoaren aurka, ontzi erromatarretako arraunlari gehienak ez ziren esklaboak.MGM K.a. 40. urte inguruan Oktaviok –gerora Zesar Augusto enperadorea izango zenak– Sexto Ponpeio zuen etsai nagusia, eta hura itsasoan menderatzeko itsasontzi azkarragoak behar zituen; ohiko eskifaiez gain, esklaboak hartu behar izan zituen arraunean egiteko. Baina hori salbuespena zen antzinako Erroman. Gehienetan tropa osagarrietako kideek jarduten zuten arraunean. Libreak izan arren...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko abuztuaren 02a      Gustave Boulangerren Esklabo azoka (1882). Esklaboen askatasuna lortzeko %5eko BEZ modukoa ezarri zuten antzinako Erroman. Erroma, K. a. 357. Manlio Capitolino kontsulak Vicesima Libertatis zerga ezarri zuen; esklabo bat askatzean esklabo horren balioaren hogeiren bat ordaindu behar zen. Tito Livioren (K.a. 59-17) hitzetan: “Kontsul horrek ez zuen ezer aipagarririk egin,  aurrekaririk gabeko berrikuntza bat izan ezik: esklabotzatik askatzearen gaineko ehuneko bosteko zerga proposatu zuen. ...



KALIGULA ZENTZUDUNENA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 19:03

Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko ekainaren 21a      Kaligula (K.o. 12-41), beste asko bezala, sumindu egiten zen ikusleen zalapartak ikuskizuna eragozten zuenean.Metropolitan Museum of Art Erroma, K.o. 37. Gaius Julius Caesar Germanicus gaztea enperadore izendatu zuten. Baina Kaligula ezizenez –eta agintaldi laburrean egindako aldrebeskeriengatik– da ezaguna. Dantza eta antzerki ikuskizunen zale amorratua omen zen enperadorea. Ekitaldien amaieran, artistengana hurbildu ohi zen, muxuka, losintxan. Dantzari eta aktoreak suharki babesten zituen ...


Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko apirilaren 05a      Aristides, Lisimakoren semea, erbestera bidaltzeko erabilitako bozka. Aristides “Zuzena” K.a. 482an bidali zuten ostrazismora, nekazarien aldeko eta itsas flotaren aurkako gatazka sozialetan parte hartzeagatik, baina hamar urteko zigorra bete baino lehen itzultzeko aukera eman zioten.Keramikos Museum Atenas, K.a. 510. Klistenesek ostrazismoaren legea sortu zuen, arriskutsutzat jotzen zituzten politikariak erbesteratzeko, indarrean urte batzuk geroago jarri zen arren, K.a. 487an. Grez...



URBI ET ORBI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-14 12:07

Esteban Antxustegi EL PAÍS, 2005-V-2 Kardinalak Kapera Sixtinora abiatzen dira Konklabeari hasiera emateko asmoz. Ondo dakite munduaren ikusmiran daudela. Purpura koloreko jantziz hornituta, prozesio patxadatsuan, Bedeinkapenen Aretoko Jauregi Apostolikotik atera dira kaperara arte dagoen bidea egiteko, guardia suitzarraren babesean. Kaperan, Michelangelo Buonarrotti eta Errenazimenduko beste artista batzuen lanen argipean Ebanjelioen aurrean sekretua eta leialtasuna gordeko dutela aldarrikatu dute "hitzematen dut, nire burua derrigortzen dut eta zin egiten dut" ...


LUSTRE-ZAPIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:47

BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulise...