LUSTRE-ZAPIA
BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi
Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulisesen pikardia distirarazteko, Sokratesen zikuta hizpide hartzeko, Zeus dirua balitz bezala irudikatu eta Europa nola bahitzen duen (d)irudikatzeko, irakurleak Delfoseko orakuluarengana eramateko…
Hau betekada, Zeus handia! Baina joan berri diren eta laster etorriko diren hauteskundeek ez bezala, gure (ustezko) kulturaren lustrea erakusteko parada digun bitartean, Grezia nai eta nahi!
Hau betekada, Zeus handia! Baina joan berri diren eta laster etorriko diren hauteskundeek ez bezala, gure (ustezko) kulturaren lustrea erakusteko parada digun bitartean, Grezia nai eta nahi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: