Kategoria: ulises
ARGIA, Dabi Piedra 2016ko ekainaren 05a ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES Oholtza gaineko bertsolaritza utzi berri, Ulises euskaldunaren azalean agertu zen Xabier Amuriza Bilboko Bidebarrieta liburutegian, maiatzaren 19an. Maisua omentzeko beste emanaldi berezi hauek egingo dira ekainean: 16an Etxanon Amurizaren gaiak eta garaiak berbaldia; 17an Durangon Emaidazue freskura lagunarteko kantaldia eta 19an Etxanotik Berrizera Amurizaren bideak eta aireak erromesaldi artistikoa. Entzule guztiak adi-adi, ikusminez, zain eta halako batean agertu da Xabier Amuriza taula ...
BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulise...
BERRIA, 2015-06-11 / Angel Erro Erromarako nire lehen bidaian, oso kontuan dut zer ez dudan Erroman aurkituko: Erroma bera. Janus Vitalis poeta neolatindarrak (1485-1560) esan zigun, oso poema imitatu batean.Erromaren erdian egon arren, Erromako ezer Erroman ez topatzeaz eta ibiltzeaz nekatu naizenean, aholkatu didaten taberna batera jo dut, honaino etorri izanaz pixka bat damututa. Baina Iruñetik ihes egiteko beharra nuen.Bidaiatzea ariketa ezinezko bat da. Kavafisen Itaka poema maiz aipatzen da, bidaiaren alde egiteko: «Egizu otoitz bidea luze izan dadin, / menturez...
2013-05-23  ...
Mikel Azurmendi Greziako mitologiaz Greziako mitologia klasikoko hainbat pasarte berrosatzen lan bat egin zuen Mikel Azurmendik Kontu kontari Grezian barrena liburuan (Baroja, 1985). Troiako gerra, Ulisesen bidaia, Heraklesen lanak, munduaren sorrera… Batez ere Homero eta Hesiodoren kontakizunetan oinarrituta, Greziako mitologiako elementu eta narrazio klasikoak hartu eta euskaraz jarri zituen Azurmendik, istorio klasikoak bai baina narradorearen XX. mendeko ikuspegiaren ukitua emanez. Hemen dituzu Greziako mitologiako istorio klasikoak euskaraz. (armiarma.com Literaturaren sarean ...
"T.S. Elliot euskaraz" liburuan datorren Jon Juaristiren hitzaurreak honela dio Arestik eginiko itzulpen desberdinez ari delarik:(...) Zalantzarik gabe, beste itzulpen batek esistitu bear zuen. Arestik, bere azken urteetan, komunikatu zigun Ibon Sarasolari eta niri, aldi batzutan, Joyceren itzulpen bat egin nahi zuela. Honela deklaratu zion ere Haraburu-Altunari goian aipatutako elkar-hizketan:"El euskara es una gran lengua. Tiene toda una serie de ventajas sobre las lenguas latinas, ventajas de las que por ejemplo, se ha sabido aprovechar el inglés. El poder hacer uso de todas las aportaci...