TORNABIDEA
2013-05-23
Anjel Lertxundi
Toponimiak badaki sorpresa adierazkor askoak ematen. Gorbeian, Urigoititik igota eta Karbamaieta gailurra baino lehen, bada haitzarteko ataka bat I>Tornabide izena duena, eta adierazkortasun handikoa iruditu zitzaidan mundutik etxeranzko itzulera izendatzeko, mundualdiko azken etapa irudikatzeko: Troiako gerra bukatutakoan, Ulises hamar urtez egon zen Itakarainoko tornabidea luzatzen eta luzatzen; Solferinoko batailan ibilitako soldadu euskaldunak itsututa egin behar izan zuen tornabidea; XIX mendean Amerikak egiterat joan ziren euskal emigrante gehienek ez zuten tornabiderik egin; Martin Ugalderen Itzulera baten historian kontatzen den tornabidea oso da gazi-gozoa…
Menditik itzulitakoan ostatu hartuta nengoen landetxera, periodiko bateko orri-pasan hasi nintzen eta noranahi emigratzen ari den gazte saldoari buruzko estatistika batean jarri nuen arreta, gazte haien tornabide zaila lotuz nire aurreko gogoeten soka luzeari…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: