BIDAIATZEAZ
BERRIA, 2015-06-11 / Angel Erro
Erromarako nire lehen bidaian, oso kontuan dut zer ez dudan Erroman aurkituko: Erroma bera. Janus Vitalis poeta neolatindarrak (1485-1560) esan zigun, oso poema imitatu batean.
Erromaren erdian egon arren, Erromako ezer Erroman ez topatzeaz eta ibiltzeaz nekatu naizenean, aholkatu didaten taberna batera jo dut, honaino etorri izanaz pixka bat damututa. Baina Iruñetik ihes egiteko beharra nuen.
Bidaiatzea ariketa ezinezko bat da. Kavafisen Itaka poema maiz aipatzen da, bidaiaren alde egiteko: «Egizu otoitz bidea luze izan dadin, / menturez betea, ezagutzez betea». Baina ni gehiago konbentzitzen nau Kavafisen Hiria poemak: berdin da nora zoazen, zure hiriak, Iruñeak, jarraituko dizu beti, bertara iritsiko zara beti, ez dago atera zaitzakeen itsasontzirik ez biderik.
Ingurura begiratu eta, egiatan, ezagunak zaizkit piazza honetatik igarotzen direnen aurpegien bakardadezko begiradak. Gazteluko plazan banku batean eseri, Joachim du Bellayren liburu bat ireki eta, etxean banengo bezala, ondokoa irakurri dut, inoiz izanen ez naizen Erroma gogoan: «Zoriontsua, Ulisesek bezala, bidaia luzea egin duena / eta, hark bezala, urrezko ardi larrua lortu / eta, menturez, ezagutzez betea, etxeratu egin dena gero».

Iruzkinak
Utzi iruzkina: