Kategoria: zeus
BERRIA, 2016-07-07 / Angel Erro Galileok 1610ean ikusi zituen lehen aldiz Jupiter planetako lau satelite, eta Sidereus nuncius liburuan deskribatu. Baina izena beste norbaitek jarri zien: Simon Marius astronomo alemaniarrak, lau urte beranduago idatzitako Mundus Iovialis liburuan, non bide batez sateliteak Galileok baino egun batzuk lehenago ikusiak zituela aldarrikatzen baitzuen. Izenak, Johannes Keplerren iradokizunaz, Jupiter mitologikoaren lau maitalerenak ziren: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Gerora, aurkitutako sateliteak izendatzeko, bide beretik jo zuten. Zerrenda luzea d...
BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulise...
(Aurreko mezutik dator) Goazen Minos erregeari buruz hitz egitera. Zeus zen bere aita, Europa bere ama. Hain guraso notableekin erraza izan zitzaion postutxo on bat lortzea administrazioan. Zehazki Cretako erregetzan. Minosek bazekin bere botere eta zorte on guztia jainkoei zor ziela, bere entxufe paregabeari, eta, eskerronekoa izaki, Poseidoni eskatu zion Zeusi eskaintzeko moduko opariren bat. Poseidonek zezen zuri lerden bat eman zion (bai, ari gara adarren kontura gerturatzen), baina zezena ikusitakoan Minosek pentsatu zuen: “Nolatan sakrifikatuko dut zezen eder hau? Edozein zezen arrun...