LUSTRE-ZAPIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:47

BERRIA, 2015-07-09 / Anjel Lertxundi Ziklikoa da: gai bat nagusitzen da albisteen mapan eta albistearen entzierroan korritzen dugunok gogo biziz eusten diogu gai berriari korrikalari naufragoak zezenaren adarrari eusten dion irmotasun beraz. Baina murmuak jota geunden aurtengo panorama ezin tristeagoaren kulpaz: hauteskundeetatik gentozen, hauteskunde berrietara gindoazen. Baina bat batean, irrintzi bat iritsi zaigu Greziatik oxi-ka! Eta gu, zoratzen: Greziak mila aukera ematen dizkigu erreferentzia kultuak egiteko, lustre-zapi bat atera eta Polifemo zokormazoaren kontrako Ulise...



OXI!

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:30

BERRIA, 2015-07-07 / Anjel Lertxundi Guk agindu eta zuek, isil-isilik, esandakoa bete. Diruak boterea eta hitza ditu bere, eta diruaren belarriak txit gorrak baitira pobrearen ahotik irteten diren kexuentzat, troikak, diruaren ahotik mintzatzen den bozgorailuak, obedientzia isila, otzantasun isila, menpekotasun isila agintzen zien europar Estatu zorpetuei. Eta denak, mutu. Horra Espainia, troikak gehien txalotu duen lurraldea: Europa libreko Estatu batek inoiz erakutsi ote du, gerran edo oste batean ez bada, Espainiak Rajoyren mututasun kronikotik erakutsitako menpekotasun morroi...


Azken iruzkinak