ARRAUNA ESKLABOEN LANA AL ZEN ANTZINAKO ERROMAN?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 19:56

ARGIA, 2015eko irailaren 20a
    
"Ben-Hur" filmak adierazitakoaren aurka, ontzi erromatarretako arraunlari gehienak ez ziren esklaboak.MGM

K.a. 40. urte inguruan Oktaviok –gerora Zesar Augusto enperadorea izango zenak– Sexto Ponpeio zuen etsai nagusia, eta hura itsasoan menderatzeko itsasontzi azkarragoak behar zituen; ohiko eskifaiez gain, esklaboak hartu behar izan zituen arraunean egiteko. Baina hori salbuespena zen antzinako Erroman. Gehienetan tropa osagarrietako kideek jarduten zuten arraunean. Libreak izan arren, ez ziren Erromako hiritarrak eta hiritartasuna lortzeko 26 urteko zerbitzu gogorra eman behar zuten. Hala ere, ez ziren esklaboak.     

1959ko Ben-Hur filman, Juda Ben-Hur protagonista Kinto Arrio kontsularen galeretan esklabo gisa arraunean ikusten da, jipoituta eta akituta, esklabotzara eraman duen Messala lagun ohiaren aurkako mendekuarekin ametsetan. Eszena ezagun hori nahikoa izan zen historikoki okerra den ustea zabaltzeko eta egiatzat jotzeko. 


Utzi iruzkina: