KOLOKAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-10 17:56

BERRIA, 2015-12-22 / Anjel Lertxundi

Espainiako egoera politikoa ikaragarri hurbildu omen da Italiakora. Horrekin esan nahi dute indar paretsuko lau alderdi egoteak gobernazioa zailduko duela, ez dela oreka politikorik egongo, gobernagarritasuna ia ezinezkoa izango dela. Baina esaten ez dutena da bipartidismoaren esku zuriek zilegiztatu dutela ustelkeriaren atzaparrek arpilatutako guztia; esaten ez dutena da boterearen orain arteko txandakako partiketak zenbat kakaztu duen politika; esaten ez dutena da nola indargabetu duten hiru botereen arteko autonomia, nola malurtu duten justizia beren interesen askan.

Ugaritasun politikoaren arriskuak versus bipartidismoarenak? Teorian behintzat, lau alderdiren arteko kontrolak zorrotzago zaindulo luke marra gorria, eta aukeran nahiago kolokan bizitzera ohitutako gobernagarritasun prekario bat, gehiengoen txulokerian oinarritua baino. Ez dago Italia deabrutu beharrik: Espainiako ereduak erruz soberan du lizunetik.


Utzi iruzkina: