AITORTZA
BERRIA, 2016-01-17
Tentuz idazten saiatzen naiz, beldurrez ere jarduten dut. Ez naiz gramatikalaria, eta bai euskaran eskolatu gabea, eta aitor dut konplexuz lepo begiratzen diedala gramatikalariei eta kategoria horretan sar daitezkeen beste lanbideei; errezeloz begiratzen diet estuegi jokatzen dutenei, mesfidantzaz malguegiei, esker onez orekatuei, izuz dogmatikoei, errukiz euliak kanoi-danbaka garbitu nahi dituztenei, flipatan beren euskara-proposamena euskararen beraren gainetik jartzen dutenei. Eta aldian-aldian —oso sarri, alegia— plazaratzen baita debateren bat in margineko koskatxo gramatikal0 baten inguruan, eta ez baitut jakiten zeren alde jo, uzkurtu egiten naiz triku baten gisa, eta aukeretako baten alde egin ordez, hirugarren edo auskalo zenbagarren ihesbide baten ondra egiten dut, erlatibo faltsuak saihesteko, gerundio aizuen zangan ez erortzeko...
Badaezpada ere. Tronpatzeko beldurrez. Ez dakit onik ekartzen didan, baina nekea, erruz!
Badaezpada ere. Tronpatzeko beldurrez. Ez dakit onik ekartzen didan, baina nekea, erruz!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: