IPURDI BISTAN
BERRIA, 2016-01-08 / Anjel Lertxundi
Espainia egitate nazioaniztuna da, ez dago eragozpenik hain kontu agerikoa onartzeko, baina nazio horiek errealitate kultural gisa soilik (?) hartuak izatekotan: hala zioen Savaterrek atzo El País-en gaztelaniaren bozgorailutik. Eragozpenak daudenean baino erabiltzen ez den formula erretorikoa zerabilen —ez dago eragozpenik—, ipurdi bistan utziz hain «kontu agerikoa» ez dela hain agerikoa eta bai tabu txit deserosoa: egitate nazioaniztun kultural hain begibistako horretako nazio kultural batek beste guztiak ukatu zituen eta baita zaku batean sartuta ibaira bota ere soberako katakumeen gisa; baina ito ez zirenez, suizidatzeko eskatu zitzaien (Unamuno…). Zertan segitu? Baina irainen galeriako aspaldi parteko umiliaziorik handiena, Savater ikustea baldintzak jartzen eta bizia barkatzen hain agerikoak omen diren nazio baita soilik (?) kulturalei ere.
Latineko irakasleak zioskuna: excusatio non petita, accusatio kaka-festa.
Latineko irakasleak zioskuna: excusatio non petita, accusatio kaka-festa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: