JAI
BERRIA, 2015-04-10 / Danele Sarriugarte
Jaiegunez izan genuen jazoeraren berri, atxilo eramana zutela andre bat, bere burua defenditu eta etxeko erasotzaileari boteretuta erantzun ziolako, ezintasunez beharrean. Atxiloketarekin haserre agertu ziren nire inguruan asko, autodefentsatzat bainoago oldartzat hartua izan zelako guraizekada, eta baita vox populia-rekin amorratuta ere, beti dagoelako bakezale baldintzagabekoren bat matrakarekin, biolentzia denak direla igualak (esan nahi baita txarrak), indarkeria fisikoa okaztagarria dela salbuespenik gabe (baina kurioski kasu batzuetan bereziki), eta Pernandoren Egia Absolutu hain eroso horietakoren bat gehiago.
Zer uste genuen gertatuko zela ba, genero-indarkeriaren kontuarekin hasiera-hasieratik izan dugu jai, ezkerrera jo ala eskuinera egin, goitik, behetik ala saihetsetik.
Zero tolerantziaren leloa astindu dute lau haizeetara poliziak eta gobernuek, batik bat pasa den igandekoa bezalako biharamunetan zalantzagarriak diruditen asmoekin. Bortxarik ez omen dugu onartu behar, guk-geuk andreok; beldurrak ez dakit baina erantzukizunak betiko aldean dirau, kalean gona motzei egotzia eta etxe barruan salaketarik ezari, bi-bietan erasotakoei so eta sekula ez oilar nazkanteari. Zorionekoak gu ema-kume tentelok, gainera, zer jarrera izan behar dugun ez ezik, berdin jakinarazi digute-eta hori nola gauzatu zehazki, alegia, jipoia ondo jasota baino ez ekinda, deituta, aitortuta: lasai umia, trankil emakumia, orain salbu zaude, geure esku, lasai, geuk zainduko zaitugu, zeure burua zaintzen ez dakizun tuntun hori, politt hori, autonomia ere braust kenduko dizugu, baina beharrik, bistan da ezin duzula zeure bizitza gobernatu.
Edonola den, Santurtziko goizalde hartan, egiatan, egiturazko biolentziak izan zuen jai, zapalkuntzak izan zuen jai, eta, batez ere, zapaltzaile jakin batek. Zero tolerantzia, bere onenean.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: