DUELA 2.000 URTEKO MEATZE BAT LEHENGORATU DUTE OIARTZUNEN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-06-11 18:38

Arditurriko Natur Parkeko Hirugarren Meatzea bisitatzeko moduan jarri du Arkeolan Fundazioak hiru urteko lanaren ondoren. Denera, 100 metroko galeriak ditu meazuloak (bideoa: Andoni Canellada / Argazki Press).

BERRIA, 2015-04-24 / Edu Lartzanguren

Zilarra ateratzeko egin zuten meategia erromatarren garaian. Metala Donostiako, Pasaiako edo Oiassoko —gaurko Irun hiriko alde zaharrean— portuetara jaisten zuten ontziratzeko.

Duela 2.000 urte bezala utzi dute, Arkeolanek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Oiartzungo Udalak eginiko lanari esker. Gaur erakutsi dute, lehen aldiz, berrikuntza.

Denera, 150.000 euro erabili dituzte horretarako zein dekantazio baltsa bat eta Erdi Aroko burdinola bat berreskuratzeko Arditurriko Natur Parkean. Maiatzetik aurrera, meatzea erakutsiko diete bisitariei, bost laguneko taldetan. Izena eman daiteke www.arkeolan.com gunean.


Utzi iruzkina: