Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-23 Erromatar eguzki ordularia, hiriko lehen ordulari hura baino berriagoa eta zuzenagoa. Erroman, K.a. III. mendean ipini zuten hiriko lehen ordularia. Katanian (Sizilia) lortu zuten gailua, Lehen Gerra Punikoko gatazka baten ondorengo harrapakinen artean. Jakina, eguzki ordulariek funtzionatzeko funtsezko parametroetako bat erlojuaren kokapena da. Erromatarrek ederki zekiten hori, baina harrapakina hirian jartzea erabaki zuten berdin. Bi hirien artean lau gradutik gorako aldea dago latitudean (Katania, 37,31ºI; Erroma, 41,53&or...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-16 Demostenesek (K.a. 384-322) politikari garbi ospea zuen, baina historiako ustelkeria kasurik zaharrenetakoak bera du protagonista. Atenas, K.a. 384. Demostenes jaio zen, Atenasko politikari garrantzitsua eta historiako hizlari nabarmenetakoa. Bere karrera distiratsuan, ordea, itzalak ere izan zituen, Aulo Gelio idazleari jaramon eginez gero behintzat. K.o. II. mendeko erromatar idazleak, Noctes Atticae (Gau atikarrak) lanean, Cristolao greziar filosofoari egozten zaion kontakizun bat jaso zuen, Miletoko enbaxadoreen eta Demostenes hi...


UTZIKO DU

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-12 23:07

BERRIA, 2014-11-12 / Angel Erro Hala iragarri du. Utziko duela. Ez duela jendeak, gogaiturik, bizkarra ematea nahi. Arrakasta handiak lortu dituenaren baretasunarekin eta, zergatik ez, handiustearekin bota du. Goi-goian utzi nahi du.Quentin Tarantinok iragarri du hamar film egindakoan (zortzigarrena hastear da), utziko duela, ez duela gehiago zuzenduko. Yolanda Barcinak, mutatis mutandis, gauza bera eginen du. Azken honek, berriz, eskuzabalago jokatu du, bere burua eskaini baitu hautesleen zerrendan, alderdiak nahi duen postuan (berak bigarrena iradoki du), joateko. Zerrendak o...


METAMORFOSIAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-12 23:02

BERRIA, 2012-10-03 / Aurelia Arkotxa Lausanne. 1928. Skira editoreak nahi du absolutuki Picassok ilustra diezaion sortu berri duen argitaletxeko lehen liburua. «Akort», dio Picassok. Ordea zein liburu hauta? Gauzak horrela, hona non pintoreak ametsetan ikusten dituen arrain bilakatzen ari diren emazteak. Ametsa Pierre-ri, Henri Matisse-ren semeari kontatzen dio eta honek dio orduan Ovidioren Metamorfosiak ilustratzeko ideia ematen. Lehen bi grabatuak 1930ko irailean ja bukatuak ziren: Orfeoren heriotzaz. Urriaren 25ko hogeita zazpi akuaforteak eginak zituen. Hamabost h...


ARIMA EDERRA (I)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-10 11:02

BERRIA, 2014-11-08 Angel Erro Hemengo aldian predikamendutxoa duen pentsalari (hala deitzen zaie orain filosofoei eta enparauei) batek, ahotik joaten ez zaion kalifikatzailea erabiliz, arima eder deitu zien aurrekoan Gasteizeko alkatearen jarrera arrazisten aurkako manifestua sinatu zutenei, gaizki ulertu ez badut, filosofoak gaitzak baitira ulertzen, batez ere pentsalariak direnean. Baina pentsamenduaren uharte urrunetik ekintzaren putzura joz gero, zerbait egin behar da Maroto burutzen ari den (jatorri ezberdinen arteko elkarbizitza ideala ez bada) dei-egiozu-X-ren aurkako jok...


HERIO DANTZA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-02 17:39

Anjel Lertxundi BERRIA, 2014-XI-1 Herio dantzarako egun seinalatuotan, dies irae dies illa, iruzurrak eskutik heldu dio diruzurrari, diruzurrak kaltegoria handiko (h)agintariari, kaltegoria handiko (h)agintariak hestelderietako tapatxuloari, hestelderietako tapatxuloak putzerriko alkalteari, putzerriko alkalteak izorrategiko liskartzainari, izorrategiko liskartzainak obrakomuneko karkargu inkapatazenari, obrakomuneko karkargu inkapatazenak orduero berdinmente eta egunero igualmente puteatzen gaituen ugazababari, berdinmente bezain igualmente puteatzen gaituen ugazababak bere abokatu...



Elgoibarko Izarra    2014-10-17 11:13   Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera, eta horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ordu eta erdiko hitzaldian.   •Erromatar Inperioa Erromatar Inperioa K.a. 27. urtean ezarri zuten, eta mende bat geroa...


PRAETOR VASCONIAE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-10-23 19:12

  Asisko Urmeneta ARGIA, 2014-10-26  


SANTA CRIZ, GELDIRIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-10-23 19:03

Eslabara iritsi ziren erromatarrek (Oibar harana) hiri handi eta dotorea eraiki zuten, Kristo aurreko I. mendearen bukaeran. Hala frogatzen dute tokian egin dituzten azken arkeologia indusketek. Oraindik galdera asko daude erantzuteko, baina dirurik ez dago lanekin segitzeko. Aurkitutako aztarnek herri garrantzitsu bat izan zela erakusten dute, arkeologoen arabera. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2014-10-23 / Irene Arrizurieta Nafarroako Eslaba herriko lurrek altxor bat ezkutatzen dute: egoera onean mantentzen den hiri erromatar bat. 1994. urtean hasi ziren indusketa lanak...