HERIO DANTZA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-02 17:39

Anjel Lertxundi

BERRIA, 2014-XI-1

Herio dantzarako egun seinalatuotan, dies irae dies illa, iruzurrak eskutik heldu dio diruzurrari, diruzurrak kaltegoria handiko (h)agintariari, kaltegoria handiko (h)agintariak hestelderietako tapatxuloari, hestelderietako tapatxuloak putzerriko alkalteari, putzerriko alkalteak izorrategiko liskartzainari, izorrategiko liskartzainak obrakomuneko karkargu inkapatazenari, obrakomuneko karkargu inkapatazenak orduero berdinmente eta egunero igualmente puteatzen gaituen ugazababari, berdinmente bezain igualmente puteatzen gaituen ugazababak bere abokatu ahozakurrari, abokatu ahozakurrak banke(te)txeko kutxakide kutsaideari, zeinari ahapeka agintzen baitio eskupeka ordain ditzala herio-dantzako musikariak, kontu jakina baita, txin-txin txin-txin, diru beltzaren soinu lotuan jarraituko dugula, harik eta egun batez, herioren soka motzetik lurperainoko bidea egin, osoro usteldu eta requiescamus in pace esan arte amen.


Utzi iruzkina: