HERIO DANTZA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-11-02 17:39

Anjel Lertxundi BERRIA, 2014-XI-1 Herio dantzarako egun seinalatuotan, dies irae dies illa, iruzurrak eskutik heldu dio diruzurrari, diruzurrak kaltegoria handiko (h)agintariari, kaltegoria handiko (h)agintariak hestelderietako tapatxuloari, hestelderietako tapatxuloak putzerriko alkalteari, putzerriko alkalteak izorrategiko liskartzainari, izorrategiko liskartzainak obrakomuneko karkargu inkapatazenari, obrakomuneko karkargu inkapatazenak orduero berdinmente eta egunero igualmente puteatzen gaituen ugazababari, berdinmente bezain igualmente puteatzen gaituen ugazababak bere abokatu...


Beheko bideoan holokaustoaren argazkiak palestinarrak jasaten ari diren okupazio basati eta odoltsuarekin konparatzen da. Ez diozu antzik hartzen? Zuri beltzean agertzen diren argazkiak Bigarren Mundu Gerra garaikoak dira, koloretan agertzen direnak egungoak, Palestinan. Nor da, terrorista?Musika: Dies Irae (Jainkoaren amorrua) - Requiem - Mozart


Azken iruzkinak