BERRIA, 2014-05-31 / Hedoi Etxarte Javier Arbulu langileak 2009ko udazkenean seinalatu zuen: Anariren disko berriko singleak injustizia nabarmen bat zeukan. Harriak valsa, euskal litofiliaren beste kapitulu hori, Leonard Cohenek abesten zuen Federico Garcia Lorcaren Vienar vals txikia-ren bertsio narrastia zen. Abestia estatismo lugorri batekin hasten zen. Inpasse musikala hegan hasten zen puntuan «harri pila bat dugu metatuta» kantatzen zen. Bigarren goraldian «Diogenesen sindrome emozionala» aipatzen zen. Harriak abestian Diogenesen sindromearen —jokaera n...
BERRIA, 2014-05-29 / Angel Erro Greziar literaturarekin ikasi genuen hitza. Katarsia: beldurrak edo errukiak eragindako gorputz eta arimaren purifikazioa da, tragedietan ikusleek sentitzen dutena, beren sentimenduak sufritzen ari den heroiarengan proiektatzen dituztelako eta proiektatzean haietaz garbituta ateratzen dira. Kalean edozeinek erabiltzen du. Patxi Lopezek PSE-EEren lidergoa utzi du, esaterako, «katarsia eragiteko», nahiz eta inork ez duen sinesten alderdiaren porrota sublimatzeko bere burua biktima ordaintzailetzat eskaini duenik, tragedia batean legokiokee...
BERRIA, 2014-05-20 Osasuna. Adimen emozionala Jon Berastegi Pigmalion efektuak mito greziarrean du jatorria. Pigmalion izeneko eskultore bat bizitza guztia berarekin ezkontzeko emakume perfektuaren bila ibili zen, eta bilatu arren, ez zuen aurkitzen. Hala, frustrazioz blai, eskultura ederreko sorrerari eskaini zion bere gainerako bizitza. Eta, halako batean, emakume idealaren eskultura batekin maitemindu zen: Galatearekin, hain zuzen. Eskulturagatiko pasioa hain zen handia, ezen Pigmalionek emakume erreala izango balitz bezala tratatzen zuen. Bere maitasuna hain handia izan zen, ...
&nb...
&...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2391. alea 2013-11-17 Lisipo greziarraren Apoxyomenos eskultura, atleta izerdia, hautsa eta olioa estrigilaz azaletik kentzen irudikatzen duena. (Vatikanoko Museoa) Erroma, K.o. I. mendea. Plinio Zaharrak (23-79) Naturalis Historia lanean Antzinaroko ezaguera zientifikoa biltzeko ahalegina egin zuen eta, besteak beste, atleten izerdia zein garestia zen azaldu zuen. Eta ez zen atletek garaipena eta hotsandia lortzeko egin behar zituzten entrenamendu gogorrez ari, hau da, erromatar idazleak esana ez da irudizko...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2395. alea 2013-12-15 (IDIA lab) Bernie Fisher, Indianako Unibertsitateko teknologia digitalean aditua, programa informatiko berritzailea garatzen ari da antzinako Erromako villa ederrenetakoari, Villa Adrianari, jatorrizko distira itzultzeko. Villa Adrianaren proiektu digitala iragan astean aurkeztu zuten Washingtonen, baina eraikin multzoan ibilaldi birtuala egin ahal izateko hamabi eta hemezortzi hilabete bitartean falta dira oraindik. Bitartean, vwhl.clas.virginia.edu/villa/ webguneak bost urteko ikerketa la...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2396. alea 2013-12-22 Senekak K.o. 55. urte inguruan De Clementia lanean jaso zuenez, behin, Erromako senatuan, esklaboen janzkerari buruzko eztabaida izan zen. Senatari batek proposatu zuen esklaboek jantzi bereziak eramatea, begi hutsez herritar askeengandik bereizi ahal izateko. Gainerako senatariek proposamena baztertzea erabaki zuten, baina ez neurria diskriminatzailea iruditu zitzaielako. Senekaren hitzetan, “berehala garbi ikusi zen esklaboak zenbat ginen zenbatzen hasteak ekarriko zukeen arriskua&...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2400. alea 2014-01-26 (Arg: Paul Vlaar) Cincinnatiko (AEB) Unibertsitateko arkeologo talde batek orain arte aztertu gabeko Ponpeiako eremu bat induskatu berri du, Porta Stabia inguruan. Hogei bat saltokik osatzen dute eremua. Denda horietako gehienek janaria eta edaria saltzen zuten, eta sukaldeetako, zaborretako zein iraizkinetako arrasto mineralizatuak aztertuz, Vesubiok eztanda egin zuenean ponpeiarrek zer jaten zuten ondorioztatu ahal izan dute arkeologoek. Eliteek Italiar penintsulaz kanpotik inportatutako luxuzko pr...
GREKO-ERROMATAR ANTZINAROTIK DATOZEN PRINTZAK SAREAREKIN JASOAK.