VILLA ADRIANA 3D-n BERPIZTUKO DUTE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-03-20 19:12

 

Nagore Irazustabarrena

ARGIA, 2395. alea
2013-12-15
   
(IDIA lab)

Bernie Fisher, Indianako Unibertsitateko teknologia digitalean aditua, programa informatiko berritzailea garatzen ari da antzinako Erromako villa ederrenetakoari, Villa Adrianari, jatorrizko distira itzultzeko. Villa Adrianaren proiektu digitala iragan astean aurkeztu zuten Washingtonen, baina eraikin multzoan ibilaldi birtuala egin ahal izateko hamabi eta hemezortzi hilabete bitartean falta dira oraindik. Bitartean, vwhl.clas.virginia.edu/villa/ webguneak bost urteko ikerketa lanen berri ematen du, Erroma ekialdean dagoen villa-ren arrastoen egungo egoera xehetasun osoz azaltzeko.


Utzi iruzkina: