MARTIN MATEO, OHOREZKO DOKTORE

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 18:41

BERRIA, 2007-VI-14

Erakundearen sortzaileetako bat izandako doktorea omendu du EHUk Donostian

Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris causa doktore izendatu zuen atzo Ramon Martin Mateo Bilboko Unibertsitateko errektore ohia eta EHUren beraren sortzaileetako bat izan zena (Valladolid, Espainia, 1928). Martin Matero Zuzenbide Administratiboko katedraduna da. Ekitaldia atzo goizean egin zuten, Donostiako Miramar jauregian, eta bertan izan ziren, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea.


Utzi iruzkina: