LATINOAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 18:55

Anjel Lertxundi

BERRIA, 2010-V-04

Orain hogei bat urte, Madrilen nengoelarik, Nihil Obstat rock taldeko musikariei egindako elkarrizketa bat entzun nion irratiari. Bertan, kazetariak: «Zuek madrildarrak izaki, nola bururatu zaizue euskal izen bat jartzea zuen taldeari?». Asteburuan, lagun artean geundela Nafarroako erretaula barroko eder bat ikusten, gida batek (arte ederretan lizentziatua zela esan zigun hasieran) horror vacui espresioa baliatu zuen; «italierazko espresio ezagun bat da» argitu zigun segidan. Orain gutxi, tutore batek «etzazula latina ikasi, ezta erotuta ere!» aholkatu zion, nori, eta zuzenbidea eta judikatura (zuzenbide erromatarra ere barne!) ikasi nahi zituela esan berri zion auzoko gazte bati.

Zine aretoetan egon berri den An education filmean protagonistak entzuten duena, latinean bikain nota atera eta gero: «zertarako saiatu latina ikasten, hemendik berrogeita hamar urtera ez da-eta latinorik geldituko?».


Utzi iruzkina: