LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

“...Soldaten parekotasuna, funtsezko erabakiak asanbladan hartzea; lan intelektualaren eta eskulanaren arteko bereizketa gaitzesten dugu, txandakako lanpostuak nahi ditugu eta, batez ere, gure ordezkari hautetsiak aldatzeko eskubidea... Okupatu, eutsi, ekoiztu...” Jakingo duzuen bezala, Argentinan XXIgarren mende hasierako krisiak lantegi askoren itxiera suposatu zuen. Patroiek milaka enpresa porrotera eraman zituzten, arduragabeki (“lehendabizi ni salbatzen naiz, gero ni eta azkenik ni” esaten zuten patroi askok, lotsagabeki). Sektore pribatuaren eraginkortasunaren diskurtso guzti hori el...


Garai historikoa da hau Argentinarentzat. Herri mailan garrantzi handiko gertaerak ari dira bizitzen, eta eztabaida zuengana eramaten den neurrian bizipenak globalizatzen ditugu elkarrekin. Komunikazioa tresna estrategikoa da, ate zeharkaezinena irekitzen duen giltza. Etengabeko ekina eta komunikazioa... Laurogeita hamargarren hamarkadan argentinar estatuak enpresa publiko gehienak pribatizatu zituen, bertako baliabide naturalak eta langileak kapitalaren eta enpresari ustelen mende utziz horrela. Gutxi batzuren eskuetan zegoen aberastasunak atzerrira egin zuen ihes, eta langabeziak inoiz...


Irailaren bederatzian, Maiatza Plazako Amen Unibertsitate Popularrean (UPMPM), Ekonomia Politikoa eta Giza Eskubideen inguruko laugarren Topaketa Internazionala hasi zen. Hiru egunez, ikasgela desberdinetan, goizeko hamarretatik iluntzeko bederatziak arte, hainbeste hitzaldi, tailer eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izan genuen. Aurten partaidetza zabala, anitza eta oso aktiboa izan omen da, topaketak ehundik gora herrialdetako lagunak bildu zituen, eta antolatzaileen aburuz jende gazte mordoa bertaratu zen... Hemen doakizue mahai-inguruotan landu ziren gaien zerrenda txiki bat: Mundu...


XIXgarren mende bukaeran Buenos Aires hiria Argentinar Errepublika Federaleko kapitala izendatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires probintziari beste hiriburu bat topatu behar izan zioten, hobeto esateko, hiri berri bat eraiki zuten, La Plata. Hutsetik sortu zuten probintziako hiriburu hau, eta horretarako bertako arkitekto bati hiria planifika zezan eskatu zioten. Hiri bat oinarrizko zimenduetatik eraikitzea benetan asmo handiko erronka dela aitortu behar da... Behin diseinua zehaztuta, italiar igeltsero tropel batek eman zion forma eta bizia hiri berriari. Gaur larunbata da, goizeko hamaika...


Nicok garraio lanak egiten ditu bere furgoneta gorrian. Su-itzalgailuak eramaten ditu hemendik hara, gorriak dira su-itzalgailuak Argentinan ere. Nicoren masailak oso gorritu ziren pasa den astean lan bidaiatxo batean lagunduko ahal nion galdetu zidanean. Noski, nola ez, gusto handiz, pozik lagundu ere... Gaur, astelehena, goizean goizetik atera gara. Furgoa su-itzalgailuz goraino beteta goaz, atzeko bi gurpilak ez dira apenas ikusten pisuaren pisuagatik. Buenos Airesetik iparraldera jo dugu, abestiak dioen bezala, autobide papanamerikanoan barrena. Hemen errepideak lerro zuzen amaigabeak ...


Datorren irailaren 16an "Sagarren Denbora" dokumentala aurkeztuko da Karabie gaztetxean. Dakizuen moduan, euskal errepresaliatuen deportazio kasuak azaltzen dituen lan honen aurkezpena atzeratu egin behar izan genuen uda hasieran, baina azkenean izango dugu berau Lemoan ikusteko aukera. Emanaldia eta aurkezpena 20:00etan hasiko dira.


Ezin ukatu bere inportantzia, baina alor publiko eta politikoa ez da alor interesgarri bakarra. Esan nahi da alboan dugun pertsonarengan ere informazio baliotsua dugula, edo neurrigabeko pasioren bat bizi duen edonorengan ere... Egunkariak irakurtzen ditugu, gure soldaten zenbatekoaz kezkatzen gara, gure bozka asmoen garrantziaz ohartzen gara, unibertsoaren bilakaera ezezagunaz espekulatzen dugu, eta guzti honetaz aparte, gainera, sexua praktikatzen jarraitzen dugu, maitemintzen gara, bakardadeak etsitzen gaitu, ondo jan eta edaten saiatzen gara... Honako elkarrizketa hau telebista argenti...


Asmo jakin bat dut buruan, ez dut Euskal Herriko nire erosotasuna zirt eta zart laga zulo beltz sakonera itsu-itsuan salto egiteko, ez naiz hain ausarta... Ozeanoaz bestaldera zerbaiten bila etorri naiz, badakit ez dudala erantzun bat eta bakarra aurkituko, baina... Zertaz ari naizen azaldu nahiko nuke, hitz gutxitan, nahiz eta bidean txatalen bat galdu. Behin galdera bat iltzatu zitzaidan burmuineko tolesdura batean... Edo, egia esateko, galdera sorta potoloa iltzatu zitzaidan akupunturako orratz kolekzioa balitz bezala, ezkutuko zerbait esnatu nahian zebilkidan punta zorrotzeko galdera ...


Nicolas, gure amaren lehengusua, Flores auzo zaharrean bizi da, erraldoia den Buenos Aires Hiri Autonomoaren erdigune geografikoan, nolabait esateko. Klase ertaineko auzoa da Flores, auzo herrikoia, non garai desberdinetako eredu arkitektonikoak nahasten diren. Parke apal bat dago San José Basilika historikoaren aurrez-aurre, eta denetariko dendak handik eta hemendik, txikiak eta handixeagoak. Metroz eta autobusez ondo komunikatuta dago Flores. Nicoren etxea Rivadavia etorbidearen ezkina batean kokatzen da, kale estu batean, Buenos Aireseko kaleak normalean zabalak dira, baina kale hau, ...


Aireportuko aduanan nago, jendez inguratuta. Argentinara iritsi berri gara, arratsaldeko zortziak inguru dira hemen, eta gaua da. Hor aurrean, aduanako poliziak pasaporteak banan-banan ari dira kontrolatzen, agiria hartu, zabaldu, argazkiari begirada azkar bat bota, begietara begiratu, berriz agiriko argazkiari so, begiak... Ipar amerikarrek eta australiarrek lerro txikiena osatzen dute, albo batera. Europarrak erdiko lerroan gaude pilatuta, espazio txikian asko gara. Behin eta berriz topatzen dira bidaiarien begiradak, batzuk elkar saihesten ahalegintzen dira, beste batzuk berriz kolatuta ...