Lurreratze larriegirik ez... (Argentina I)

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-08-16 16:08
2

Aireportuko aduanan nago, jendez inguratuta. Argentinara iritsi berri gara, arratsaldeko zortziak inguru dira hemen, eta gaua da. Hor aurrean, aduanako poliziak pasaporteak banan-banan ari dira kontrolatzen, agiria hartu, zabaldu, argazkiari begirada azkar bat bota, begietara begiratu, berriz agiriko argazkiari so, begiak... Ipar amerikarrek eta australiarrek lerro txikiena osatzen dute, albo batera. Europarrak erdiko lerroan gaude pilatuta, espazio txikian asko gara. Behin eta berriz topatzen dira bidaiarien begiradak, batzuk elkar saihesten ahalegintzen dira, beste batzuk berriz kolatuta bezala geratzen dira. Azken hauek ez dira desafio begiradak, justu kontrakoa, erakarri nahi diren begiradak dira, begi nini ausartak eta zuhurrak dira.

 

Bidaiariek beren telefono mugikorrak piztu dituzte aireportuko pasabideetan zehar, eta mezu mordoa ari da iristen orain sakelekoetara, era desordenatuan ari dira lurreratzen errekaduak, pipi eta pi...

zerutik

           

Bat batean konturatu naiz eskuak izerditan dauzkadala, urduri nago eta ez dakit oso ondo zergatik. Egia esan, beti daukat sentsazio berbera mugak zeharkatzen ditudanean, heste lodia estutzen zait, ez dakit mugalari konplexua edo nola deitzen zaion horri...

 

Heldu da nire txanda, eta kristalezko kabinara urreratu naiz. Burusoila den polizia tokatu zait, serioa tipoa, ez dio irriƱo xume bat eskainiko ezta hor atzeko neska beltzaran ederrari ere. Pasaportea eskuetan duela noiz arte geratzeko asmoa dudan itaundu dit. Abendurarte, nik. Soilik laurogeita hamar eguneko erresidentzia baimena ematea daukala esan eta kolpe batez zigilua estanpatu dit agiri espainolean...

 

            Maleten zinta garraiatzailearen hasieran nago, itxoiten, eta apurka-apurka jendea biltzen ari da bertan. Halako batean hasi dira iristen ozeanoaz bestaldean fakturatu genituen gure ondasunak. Gurpildun maletak, motxila plastifikatuak, surf-oholak, umeen aulkitxoak... Aurpegietan ardura somatzen da, larritasuna kasu batzuetan, eta gero lasaitasuna, atsedena, nork bere zerak eskuratzen dituenean.

 

            Azkenean atera naiz aireportuko kontrolatzaileen begi bistatik, eta hor daukat keinu betean amaren lehengusua, Nicolas, irribarre zabal batekin ahoan, eta txapela buruan. Txikia da, gizena, betaurrekoak dauzka, bigotea eta ile urdindua. Bere ondoan benetan garaia ematen dut, eta flakoa ere. Ez dugu elkar ezagutzen, baina betiko lagunak bagina bezala hartu nau. Igartzen da nire ama zinez maite duela. Urteak dira ez dutela elkar ikusten, baina kontaktua mantentzen dute posta elektroniko bidez. Argentinara nentorrela jakin zuenean egundoko poza hartu omen zuen Nicolasek, eta beste zerbait bilatu bitartean bere etxea nirea ere bazela errepikatu zion amari hamaika aldiz, letra beltzez eta larriz.

Ezeiza 7

irakurle

irakurle 2010-08-18 14:53 #1

Ona! Benetan be proiektu interesantea!

14

14 2010-08-20 13:34 #2

<p>Aupa Txiki!!!!!</p>

<p>Bizirik zauz orduen ez??idea oso ona zuk idatzi eta guk hemendik zabalduko dogu zuk han ikusten dozuna.Bueno nik zutzako galdera bat dekot astero kronika bat idatziko dozunez eta ganera Argentinan egonda&nbsp;futbolak tarte bat izango dau ez??</p>

<p>Ala Barras Bravas!!!!Ondo ibili </p>


Utzi iruzkina: