LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Urtero bezala Harriketarrak Gazte Asanbladatik jai batzordean lanean ibili gara, eta jai herrikoi eta partehartzaileak bultzatu ditugu bertatik. Baina horretaz aparte gure programa propioa ere osatu dugu, bestearen osagarri. Hona hemen gaztetxeak jaietarako prestaturiko egitaraua: Uztailak 30, astelehena: 21etan gaztetxean “Stankeik Band & The Lost Bastards” kontzertu-ikuskizuna. Anker taldeko lagunek eta hainbat gaztetxekideek abesti ezagunak eskainiko dituzte zuzenean aurten ere, bigarrenez. Uztailak 31, martitzena: 22etatik aurrera gaztetxeko argazki emanaldia saninazioko plazan. Ho...


Asteburu honetan tailerrak egingo doguz, jaietarako mozorro eta arropak prestetako. Beraz, badakizue, joskilerik ez badekozue erduzie, ingu zeozer... Kontuz!!! ezer ein orduko telea garbitu, txikitu iten da eta!!


Iazko antzera, aurten be gaztetxekook Elorriaga auzoko San Pedro jaietan parte hartuko dogu. Iazko moduan, aurten be txozna ipiniko dogu, bi egunetan gainera, barikuan eta zapatuan. Hori bakarrik ez, bariku iluntzen AK-37 talde gaztearen kontzertua be antolatu dogu Elorriagan, beraz badakizue, asteburu honetan danok Elorriara!! Auzoetako jaiek aurrera, autogestioa eta partehartzea!


Urtero lez, Harriketarrak Gazte Asanbladak Sanjuan Sue antolatu dau zapatu honetan, ekainak 23. 20etan elkatuko gara eskoletako parkinean eta sutan erreko doguz aurtengo desalojo, errepresiño, tortura eta kazike guztiek (sinbolikoki baño ezpada be). Suegaz batera merendola itzela izango dogu, eta hori bakarrik ez, aurten txalapartariek eta trikitilariek be egongo dire giroa alaituteko. Bertan egongo gara!


Ekainaren 2an Gerra Zibilak gure herrian sortutako errepresaliatuak omentzeko eta Lemoatxen jazo ziren borrokaldiak gogoratzeko. Ahaztuak elkarteko lagunekin batera antolatutako ekintza izan da, eta aurrerantzean gai honi segida emateko asmoa ere badaukagu. Hasteko mendi martxan igon ginen San Antolinera, eta bertako inguruetan gerra sasoiko trintxerak bisitatu genituen. Aurrerago, eta auzolanaren bidez, trintxera horiek errekuperatzeko asmotan be bagabiltza, baina beno gauza bakoitza bere momentuan. Ondoren, bertan eroritako gudarien oroimenez zuhaitz bat landatu genuen, eta ekimen ho...


Ba berandutxo bada be bagatoz maiatzean karabien zetan ibili garen eta zer egongo dan esatera. Pasadan barikuen Sexty Sexers taldearen kontzertu "zaratatsua" euki gendun gaztetxean, eta domekan Agurtzane etorri zan behin kartzelatik urtenda bere argazkie kentzeako, Ondo etorri! Domeka honetan, maiatzak 20, La Ressistans taldearen Metidas en Harina antzezlana ikusteko aukera eukingo dogu iluntzeko 20etan. Datorre astean, eguesten eta eguenean Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea Ixabel pelikulak botako doguz, honeik be iluntzen. Barikuen, maiatzak 25, Silikonay taldeak joko dau karabien, nahiz...


Hilabete honetan be ez gara geldirik egongo harriketarrok, eta horretarako hauxe da apirilerako prestatu dogun programazioa; Hilabetea hasteko,gaur apirilak 12, 18/98 auziaren inguruko bideoa izan dogu ikusgai. Eta hemetik aurrera zer gehiago? Ba apirilaren 15ean, Gilkitxaro antzerki taldeak "Honolulu, leku bat" izeneko lana ekarriko du gaztetxeko estenariora arrastiko 19etatik aurrera. ( www.gilkitxaro.com ) Apirilaren 20ean Pog Mo Thon eta Noizean Behin taldeen musika zuzenean gozatu ahal izango dogu, 21:30etan hasita. Apirilaren 26rako Frankismoko biktimen inguruko hitzaldia eta ...


Gaztetxetik martxara etorri diren balienteak nahiko jodidute dabizela entzun dogunez, brigada bat etorri gara eurei animoak eman eta gu be ondo pasatzera. INDEPENDENTZIA!!!!!!!


Martxoaren 26tik 27rako gauean KORRIKA pasatuko da Lemoatik. Aurten berandutxu pasetan danez, deialdi orokorra egiten dogu danok batera eta jai giroan Korrikari gaztetxean itxoteko. Bakoitzak ekarri diela afaiteko zeozer!!


Pasa den martxoaren 17an, Lemoako koadrilek eta Harriketarrak gazte asanbladak, lehenengo herri jaia antolatu genuen, eta arrakastatsua izan zen bai parte hartze aldetik baita sortu zen giroagatik ere.   Eguna goizean hasi zen auzorik auzo egindako ibilaldi batekin, non 50 lagun inguru batu ginen. Ibilaldia bukatu ondoren herri bazkaria ospatu genuen, hauxe izan zen eguneko ekitaldirik jendetsuena 120 lagun ingururekin. Bazkalostean “El Tenderete” txotxongilo taldeak “hamaika gaztazka” izeneko antzerki ikuskizuna eskeini zuen lepo beteta zegoen gaztetxean. Eguna amaitzeko bertso-triki...