LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Badator badator....... Harriketarrok bagabiz burubelarri 15.urteurreneko ospakizun jaialdia antolatuten eta laster kartela eta programazioa urtengo dala aurreratu ahal dogu!! Hiru eguneko ospakizun jaie izingo da!!! Barikuen Herri Afarie antolatuko dogu, herriko kuadrilla, elkarte eta ospatu gure dauen lagun guztiekaz ospatuteko!!!! SARRERAK LASTER EGONGO DIRE SALGAI!! Gaztetxean, Atxetan eta Igorreko Axular Herriko Tabernan. Zapatuen..... KALEJIRA KOLORETSUEgaz hasiko da jaie!!! Gure dauenak parte hartu eta herrie kolorez bete ahalko dau!! Benetan be luzea eta musika onaz betetea egongo da...


Lemoako jai nagusiek joan ziren.... behar asko in eta ederto pasau ginun haritan egunetan..... baia Lemoako jaiek ez dire ondino amaitu.... ondino badau zetan ibili!! Irailak 2en, San Antolin be gelditan jaku ondino.... urtero herritar eta talde askon moduen Harriketarrok trastoak hartu eta han joaten gara... babak in eta gozo gozo jatera!!!! Aurten be han egongo gara.... ondino aste pare bat gelditan dire baia... apuntau gure dauenak badaki... gaztetxetik pasau apuntau eta egin beharrezkoaz enterau!!! Andra Mariek be badatoz... Irailak 8ean. Aurten Jai Batzordeak antolatute itzelezko bert...


BADATOZ JAIEK...... eta Karabie badabil beharren!! Astetxu pare bat daroaguz jaietarako azken prestaketak iten, gaztetxea atondu, marrazkiek in, txosnako gauzek, ekitaldie, programazioa, ...... Barikuen txosnea montetako kedadea be badau!! 18.00k inguru gaztetxe azpien...... Urtero moduen Jai Batzordeak antolatutakoaz aparte, eta hau errespetaute, Karabiek bere programazioa antolatuten dau herriko jaiek osotuteko asmoagaz!! Hemen doa aurtengo kartela!!!    GOGORATU HARRIKETARRAK GAZTE ASANBLADAK AURTEN 15URTE ITEN DAUZELA ETA JAIETAN BE OSPATUKO DOGU!!    


Badator Bizikleta Martxa!! Urtero moduen gaztetxetik Zumeltzarako bidea egingo da bizikletan, taldean eta ahalik eta umore onenean..... Batzuk urte guztie entrenetan, beste batzuri aurte be berandu in jakie...... ia ia.... ia.... nor animetan dan!!!!    


TXATXAMURKEk antolatute zapatu honetan bertso bazkarie eukingo dogu KARABIEN Aste guztie dekozue apuntetako......  


PARADISU ZINEMAK liburu aurkezpena Maiatzak 16ean KARABIEN Aritz Arrizabalaga idazlearen eskutik


ARANTZAZUKO GAZTE ASANBLADAK antolatuta JAIA ETA KONTZERTUAK KARABIE GAZTETXEAN Bariku honetan 22.00etatik hasite!!


Bariku honetan martxoak 14ean 19.30etan, BARRUKO ARRASTUAK dokumentala ikusteko aukera aukingo dogu Karabien. Dokumental honek Oñatiko herrian torturak itzitako arrastoak biltzen dauz eta bertako lagun bat etorriko da gaztetxera dokuementala aurkeztu eta danokaz batera tertulia bat egitera.  


Maiatzak 7e, barikuen kontzertuek egongo dire Karabien!! POTATO eta MG taldeak egongo dire eta ska reggae musikeagaz dantza egin eta ondo pasetako aukerea izango dogu!! Kontzertuek 22.00tan hasiko dire eta 3euroko sarrera egongo da! Animau eta etorri gorputzek astintan!!    


Bariku honetan, otsailak 21ean, arrastiko 20.00etan BASO AHAZTUAK dokumentalaren emanaldia izango dogu Karabien.  Dokumentala ikusteaz gain, egileak bertan egongo dire eta eurekaz dokumentalan inguruen berba iteko aukera izango dogu.