LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Hemen dekozue Mandauli irrati librearen saioa, black & baltz jaialdiaren barruen sortutakoa. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei... ta oin.. GOZATU ETA HURRUNGOA PRESTATUU!!!   http://www.mixcluod.com/Mandauli_Irrati_Librea/mandauli-irrati-librea_pdcast_-11052013/


EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO!  Bariku honetan BAKARRIZKETA saioa izango dogu Karabien! Beharbada danok sentitu gara holan inoz.... ia zer kontetan doskuen bariku honetan artista bi honik!    


Maiatzak 15ean ospatzen da berez egun hau!! Guk ere elkartasuna erakutsi nahi izan dogu eta bitartean  Palestinan gertatzen ari danaren inguruan zeozer gehiago ikasi eta ulertu ere! Egutegi kontuak direla eta aste bete atzeratu behar izan dogun arren, aste honetan ospatuko dogu egun hau Karabien!    


http://bashatee.com:8000/radio


Badatoz musika beltza eta irratiaren jardunaldiak lemoako gaztetxera!! Musika ezberdinaz gozatzeko, ezagutzeko eta elkarbanatzeko egun biko jaialdia sortu dogu Astrapalea musika elkarteagaz batera.   Mandauli irratiaren prestaketarako IRRATI TAILERRA izango dogu lehenik eta behin. Irrati bat zelan sortu, kudeatu eta zabalduuu!!Irolako eta Halabediko lagunak etorriko jakuz... EZ GALDU AUKEREA!!   Gauaz gozatzeko, 22:00tan musika beltzaren historia kontatuko duen KONTZERTU DIDAKTIKOA hasiko da... musikariz, dantzariz eta hizlariz girotua.   eta gaua amaitzeko INGURUKO MUSI...


Sentitu, pentsatu, berotu, gozatu, ....... Aurten be Mikroipuin Erotikoen Masterra jarri dogu martxan. Badakizue... guztiz anonimoa da..... hemen bertan, blogean, komentario moduen idatzi eta ekainak amaieran danak batu eta iazko moduan liburuxka sortzen egiten saiatuko gara! Danok bizi izan doguz momentu erotikoak, beste bategaz, batzukaz, bakarrik, .... Eta danok daukaguz oraindik bizi ez baina amesten doguzan bizipen eta momentu erotikoak, beraz, ..... imaginatzen hasi, berotu eta idatzi! Animau!!  


Bariku honetan 21.30ak inguruan Bertso Afarie dau Karabien! Ondino badauz sarrerak, beraz, baton batek gure badauz, gaztetxera deitu, bertati pasau edo blogean idatzi!!                           


Apirilean be badakargu antezlana. Domekan, arrastiko 19.00 izango da Karabien Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoak etorriko dira, ISPILUA antzezlana aurkeztuten! Beraz..... badakizu.... animau eta etorri gaztetxera domeka entretenidu bet pasetan!!


Apirilak 13an BIDEAN GALDUTAk azken kontzertua emongo dau Karabien!! Beste kontzertu bat be egongo da.... begitu kartela!!  


Hilero egiten saiatuten garen moduen, hile honetan be BIDEOEMANALDIE aukingo dogu Karabien.   Martxoako honetan, sistema patriarkala izango dogu eztabaidagai, eta horretarako Amaia Perez de Orozco ekonomilari feministaren hausnarketa eta gogoeta batzuk ikusi eta entzuteko aukera izango dogu.   Martxoak 21, 19:30 etan LEMOAKO KARABIE GAZTETXEAN   ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! Sistema irauli, jendarte feminista sortu!! Ikasiz, Hausnartuz, eztabaidatuz eta ekinez!!!