LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Badatoz Lemoako jaiek, eta harriketarrok aurten be badekogu zer esan... Kolorez bete dogu gaztetxea, eta gaurtik hasita jai amaierararte harriketarrok kolorez beteko dogu herriee!!! Animatu eta erdu gure zirko mundialeraaa!!!!


Partiduegaz hasi eta giro politean pasau ginun egune. Kirol apur bet egiten hasi ginun, non Ghanak irabazi eban partidua. Gero, musika apur bat jarri eta batzuk paellea egiten eben bitartean beste batzuk dantzaldi batzuk bota ginuzen, ritmo afrikanoagaz!! Gero bazkaldu eta tertulie, dantza, rastak, ... danerik egin ginun.... Eskerrik asko Ghanako gure laguneri eta.... beste baten be batuko garelakoan....


Zapatu honetan futbol partidu mundiala antolatu dau gazte asanbladak. Bilbon bizi diren Ghanako talde bat etorriko da eta karabiko gazteakaz batera futbol partidu bat jokatuko dogu. Horren ostean, poteo eta bazkarie!! Ghanako bazkari tipikoa probetako aukera izango dogu!!


Egunokaz gonbididue dekogu Lemoan, Ross Taylor, Sinn Fein-eko aspaldiko laguna. Hori dala ta, eguen honetan ekimen berezie prestau dogu Rossegaz. Bere esku iluntze paregabea dakargu: hitzaldi, kontzertu eta anbiente irlandesa (afari, zerbeza eta guzti). Animatu eta etorri gaztetxera !!!


Urtero lez, tradizioa jarraituz, Zumeltzara bizikleta martxa egongo da. Kendu hautse zuon bizikletari eta parte hartu!!!


Gaztetxea barriztu eta margoztuteko asmoagaz gabiz.. ta zelan hobeto danon artean itea baino?? ZURE MARRAZKI BAT GAZTETXEKO HORMA BATEN IPINTEA GUREBOZU, IDEAREN BAT BADEKOZU,... PASAU GAZTETXETIK EDO GURE EMAILERA BOTA. Epea: Uztailak 20 baino lehenau!! IPINI MARTXAN IRUDIMENA!!!


Eguena 7, iluntzeko 20:00retan QUÉMADURA TEATRO (Josune Montón eta Laura López) taldearen antzezlana datorku gaztetxera. COMO COMO COCO ME DESCOCO UN POCO... burua jaten dot, edo buruak jaten nau??Askotan larregi pentsetan doguleko, baina inportanteena barre itea delako.. ANIMATU eta etorri gaztetxera!!


Espekulazioa, jabego pribatua, desjabetzak, etxe hutsak,... Etxebizitza eskubidea da!! Gazteok etxe bat eskuratzeko dekoguna, familiak euren etxeatatik kanporatuak ez izatekoa edo etxe hutsak okupatzeko eskubidea!! Gure herriari begirada bat emon ezkero, hau eta beste 11 arazo ikusi eta sufridu egiten doguz. Honen inguruen eztabaidatuteko, eritziek konpartiduteko eta alternatibak sortzeako espazioa bilakatu gure dogu GAZTETXEA MAIATZAREN 31n, ELKARTZEN-eko kideekaz batera.   Danon parte hartzea garrantzitsue dalako... ETORRI ETA PARTE HARTU!!



OATXIS EGUNA Egun ederra!! 2006ko I. Oatxis eguna gogoratuz paseora bueltatu ginen, Txatxamurke Komandoaren deialdiari erantzunez. BOU-a errekan eta BOU-a zubipean; BOU itxurako baltsa ikusgarrian jaitsi ginen ibaizabalen behera, larrialdietako kanoaren laguntza ta guzti. Nahi baino gehiago kostatu zitzaigun lehorreratzea, baina BOUkoen kontzertua entzuteko denboraz heldu ginen behintzat!! Kamiseten zozketa egin eta arratsalde ederra pasatu genuen punk doinuek girotuta.  HIP HOP EGUNAKartelean genioen moduan, berbaz bete genuen gaztetxea hip hop egunean. Denetarik izan genuen Karabi...