Datorren urriaren 28an HERRIALDE BERDEA dokumentalaren aurkezpena eukingo dogu gaztetxean. Danon ahotan dabilen gatazka honetan era askotako biktimak egon direla gogoraraztera datorren lana. Iluntzeko 20:00etatik aurrera. Egilearen aurkezpena be izango dogu bertan, aprobetxatu beharreko aukera! Zatoz!
Lemoako jairik bereziena barikuz jausten da aurten, eta hori aprobetxatuz ZIRKINIK BEZ zornotzarrak gonbidatu doguz gaztetxera, behin Lemoatxeko jaia amaitute juergarako gogoz gauzenok gaztetxean segidu ahalko dogu jaie. Ez ahiztu egurdien baba-jana dekogule goien eta apuntetako listea gaztetxean dekozuela.
Aupa lagunok! Hemen dauz barriro be Lemoako Jaiek, ta harriketarrok be hemen segitan dogu partehartzea ta jai herrikoiak bultzatuten. Azkenengo 11 urteotan lez, aurten be Jai Batzordean gauz eta programa ofizialeko ekintzetan parte hartuko dogu; bazkarie, balsak, kalejira, mozorroak... Horretaz aparte, gazte asanbladatik gure programaziño propioa be prestau dogu, ofiziala konpletau eta jaieri gure ekarpentxue iteko. Ez ahiztu gaztetxekoon mozorroan gaie "V de vendetta" pelikulea dala. Hemen dekozue gure programaziñoan kartela:
Oingo eguenean, uztailak 21, V de Vendetta pelikulea ikusiko dogu gaztetxean, 22:00etan hasite. Kontuten hartu aurtengo jaietarako aukeratu dogun gaie peli hau dala, ia ba inspiretan garen!! Bueno, ta batenbat animeu ezkero danontzat palomitek iten...
Atoan eukingo doguz aurtengo jaiek ganean, ta harriketarrok bagabiz prestetan; Turnoatan izena emoteko epea zabalik dau, bazkari ta afarietarako be apuntau zaitezie ta mozorrorako be bai! Listek gaztetxean dekozuez. Programaziñoa be bagabiz zehaztuten, baia inok proposamenik badeko denporaz gabiz ondiño.Ba animau, emon izena eta bota eskutxu bet. Autogestioa!!
Saiatuko naiz Euskal Herria Zuzenean festibala labur-labur komentatzen. Hasteko Heletako herria eta Baxe Nafarroako ingurune hura aipatu behar dira, benetan ederrak, zelai eta baso berdeak, mendi tontor biribilduak, baserri zuri eta gorriak. Koadro bikaina, alajaina! Ez naiz jaialdi askotan izan, baina esango nuke antolakuntza oso fin ibili dela. Parking handia eta joan etorriak egiteko autobusak minutu oro, kanpatzeko toki aproposak, komun eta dutxa garbiak, jateko eta edateko aukera zabala… Txapo! Musika da noski plater printzipala, baina beste hainbeste ekintza eta ikuskizunez gozatz...
Badator udea barriro, ta harriketarrok san juan suegaz emongotzu ondo etorrie urtero lez. Zitea 23en, 20:00etatik aurrera Tallerretan. Merindea ta sue egongo dire betiko antzera, eta aurten Ipuin Kontalarie be badakargu; Usansolotik Antxon Irusta.
Sobran ezagutzen doguz polizien jokaerak, baia ez da sarritan hain dokumentu kuriosorik ikusten; QUI SÓN ELS VIOLENTS? por animalrightsfight
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?