2011-2012ko Hamabostaldi Kulturala. Hamabostaldi oso aberasgarrie, non ekintza ezberdin piloagaz ondo pasetako, emozionetako, hausnartuteko, ikisteko, mozkortako, behar iteko, kantetako, bertso onak entzuteko, ondo jateko,...tako momentuek aukin doguzen." GAZTETXEAK ETA LITERATURA" hitzaldiaGaztetxeek ez omen dute harreman estuegirik izan literaturarekin. Hala ere, historian zehar egindako gaztexeen ibilbidea aztertuz, hasieretatik gaur egunera arte musikak izan duen garrantziaz ohartu ginen, eta berau literaturarekin lotu. Hala ere, kulturgintza kontzientziak asko zor dio...
12 urte betetzen dira Karabi zaharra erre zenetik, nork pentsatuko zuen orduan honaino helduko ginenik? Baina bai, hemen gaude eta ibilbide aberatsa osatu dugu ordutik hona. Urtero lez Karabire igoko gara aurten ere hain leku garrantzitsua ez ahazteko. Zatoz zu ere!
Askapenakoak gaztetxean emondako hitzaldiaren kronika idatzi dute euren web orrien. http://www.askapena.org/?q=eu/node/1798
Domekan, hamabostaldiko azkenengo hitzaldien ostean, gaztetxeko sute simulakro sorpresea in zan, eta emaitza sano eskasa lortu gindun... Kaosa izin zan nagusi eta jentea bere airera ibili zan, ezelango koordinaziño barik, zarataka, pasillu erditik oñez, punto de enkuentroa leku ez seguruen,... batonbat trankilamente erretan be gelditu zen antza! Gure komisiñotik holango gehau iten segidu behakule esan gurogu, emaitza onak lortu arte.
Lehengo egunean kantabriako lagunek gasa ateratzeko haustura hidraulikoa sistemaren nondik-norakoak azaldu zituzten.Hurrungo bideoatan "frackingaren" ondorioak ikusi ahal dire:
Hemen dekoguz Gabonak barriro, eta urtero lez, ekintzaz betetako Hamabostaldi Kulturala prestatu dogu Harriketarrok. Gazte Asanbladatik, kultura herritarra eta jarrera kritikoa bultzatzen jarraitzen dogu, horretan sinesten dugulako eta 12 urteotako esperientzia aberatsak gure apustuaren balioa erakusten duelako. Herritar guztiok gonbidatzen zaituegu gustoko ekintza aukeratu eta Karabitik bueltxoa egitera. Abenduak 22: "Gaztetxeak eta literatura" mahai-ingurue Juan Luis Zabala eta Imanol Epelderen eskutik. 20:00etan.Abenduak 23: 11:30etan umeentzako ikuskizuna eskolan "A ZE PAREA...
Bariku honetan, azaroak 25, kontzentrazioa egingo dogu Plaza Gorrian, 19:30etan. Bertan, Barcinari tartazo famosoak eman zizkieten lagunentzat eskatzen ari diren neurrigabeko zigorrak salatuko ditugu. Desobedientzia eta borroka! AHTrik ez!
Datorren barikuen, azaroak 18, gaztetxeko futbol taldearen aldeko kontzertuak egongo dire. Eskean arratitik eta Txapa ta Pintura Ugaotik Karabie gaztetxean gaueko 22:00etatik aurrera.
Dana ez dala diruegaz erosten jakin badakigu harriketarrok, eta horretan gatoz oingoan be... Askok jakingozuen moduen kafetera berri-berri bat heldu da gure eskuetara, eta guk baino gehau eta hobeto erabiliko dauenari opatu gure dotsegu; ia kafetera honen truke zer emoteko kapazak zarien... Zuen edozein motatako truke proposamenen zain gelditan gara... ta kafetera baten truke emoteko balio gitxiegi edo lar dekona gordeizue TRUKE AZOKARAKO, hamabostaldien ohitura zaharrak berreskuratu behakoguz, ezta??
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?