LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Zorionak eta eskerrikasko danori! Ekintza hau izin ditela elkarlanean eta parte hartzean emondako beste pausotxu bat, eta gehau etorri ditezela. Hemen dekozue bideoa:  


Martxoak 8, ...eta 9 eta 10 bebai!!   Egunero ahiztutako emakumeon papela berreskuratu behar dogula aldarrikatu gure dogu gaur. Sukaldeak laborategi bihurtu zaurien emakumeon memoria, borrokan bizia emon zaurien emakumeon memoria, gure hezitzaile, jagole, eredu izan ziren emakumeen papela.   Baina gehien bat SORGIN izan ziren eta garen emakume guztiena, euren buruaren jabe, gorputzaren jabe, askatasunaren jabe! Borrokatu zaurielako, borrokan jarraitzen dogulako! Arau sozialak zigortuak izin zirenak, gaur egun marginalizatuta dauzenak euren gorputzaz identitate, sexualitate eta biz...


Badator Korrika!!  18. Korrika badator eta aurten be Korrika Kulturaleko ekintza prestetan hasi gara. Polita irudituten jaku, Korrika aitzaki hartuta herriko gazteak batu eta danon artean Eman Euskara Elkarri lelopean zeozer sortzea.  Egun horretan herriko gazteak batu eta  danon artean Korrikaren aldeko lipduba grabetea proposatuten deutsuegu, gazte talde bakoitzak Korrika 18rako Esne Beltzak egin dauan kantako zati bat landutea eta Martxoak 2an antolatu nahi dogun Korrika Kulturala egunean danon artean grabetea. Gure asmoa herriko gazteak batzea bada be, Lemoako h...


Nekazaritza ekologikoaren ikastaroa prestatuten gabiz karabien!!!Interesatuta egon ezkero pasau gaztetxetik eta emon zure izena.. ELIKADURA BURUJABETZA ETA AUTOGESTIOA!!!


IKIMILIKILIKLIK Otsailak 22en barikuen,20:00etan.....LAS INDOGMABLES antzezlana!! Heldu jaku oingo hilleko antzerkiegaz gozatuteko momentue be! Erdu ta alkarregaz gozatuku!!


Aste honetan be programazioagaz jarraitu eta bideo emanaldi eta formakuntza tailerra izango dogu Karabien...  Begitu kartela....


"Enplegu suntsiketaren aurka" lelopean egin zan manifestazinoan egon ginen Harriketarrok!                              LEMOAN LAN ETA BIZI!"Ta oain ze..." antzezlanaIntimo, bizitzei zalantzei buruzko..., inkognita, ezberdina, espresibisadea, 360 graduko..., buelta eta buelta, maletakaz edonora!Honik dire antzezlana deskribiduteko ikusleak erabili dabezan hitz batzuk...Bariku arrasti baterako plan aproposa! Karabieko erreketaren urteurrenaEuripean...


Hamabostaldi kulturala amaitu eta urte barrite hasite zer eginek eta proposamenak aurrera jarraituten daurie Karabien ...Asteburureko, antzezlana eta Karabiko erreketaren urteurrenaren ospakizune! Kurtsoagaz batera hasi ginun egitasmoak be aurrera jarraituten dau, hile honetan be:Bideo emanaldie Lan baldintza eta kontratuen inguruko formakuntza tailerraAdi egon!! Askori interesau ahal jakun tailerra izingo da eta.....


Amaitu da aurtengo Hamabostaldi Kulturala eta hemen doa bigarren kronikea.....TXATXA DEIHasteko, Txori Moskeaure, zuzenean, benetan jolastuteko aukerea eukin gendun. Hainbeste bider jolastu dogun joku birtualera, behingoagaitik bada be errealitatean jolastu gendun bai gaztetxoagoak, bai nagusiagoak. Ez zan erreza izin, .... baina saiatu, saiatu ginen!!Honen ostean Txatxa Irratia! Barre zenbet gure egin ginun, Arratiko musika taldean inguruen be berba egin eben Elorz eta Pablok. Eta elkarrizketak: LT-ko akziodun ohia Billy, Galarza XI eta Larregi-tarrak. Hau amaitu ostean "Todo o Na...


Bagauz bagauz!!! Barikuen hasi zan Karabiko Hamabostaldi Kulturala eta kronika honin bitartez programazinoko ekintza ezberdinen laburpentxue egiten saiatuko gara...... KARABIE IPUIN KONTALARI ESKOLANHaur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeakaz aritu ginen, ipuin kontalari, dinamizatzaile, aurkezle, .... "Nola dastatu ilargia" ipuina kontatu eta antzeztu gendun, umeak be gelatan egindako txotxongiloekaz parte hartu ebelarik. Polita izan zan....Lehen Hezkuntzankoekaz mailaka banatutako taldeak egin genduzan. Bizikedetza landuteko asmoz talde ezberdinak  bizikidetza landu eta bizitzeko la...