LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

 


Irailak 20, barikuen KARABIEko ASANBLADA 19.00etan izango da. 20.00tan Igorren, "EIZU KIÑI!" ESPAZIO AUTOGESTIONATU ALTERNATIBOAREN ALDEKO DINAMIKAREN AURKEZPENA!" 17.00etan hasten da programazinoa!!  


Pasa den abuztuaren bukaeran (abuztuak 30-31 eta irailak 1) Herri Kooperatibaren lehenengo jardunaldiak egin ziren Karabie gaztetxean. Bertara Euskal Herriko hainbat tokitako jendea hurbildu zen. Bariku arratsaldean Herri Kooperatiba ekimenaren aurkezpen orokorra eta orain arteko ibilbidearen zehaztasunak eman ziren. Hasierako dudak argitzen joateko momentu aproposa izan zen hau. Zer da funtsean Herri Kooperatiba: gizarte eredu berri bat sortzeko asmoa duen ekimena da. Kooperatzea (ez lehiatzea) eta autogestioa ditu helburu, sistema kapitalistaren eredu inposatzailea gainditzeko. Estatuar...


Joan ziren jaiek be! Jaietan herrie eta Karabie bizi bizirik egon ziren.... eta jai polit eta aberatsak izin ziren Lemoakoak! Egun zoragarri horrik gogoratuteko hemen doaz aragzki batzuk: BADAKIGU KAMARA ETA MOBIL ASKOTAN ARGAZKI PILO BAT DEKOZUEZELA!! KARABIRE EMAILEZ BIALDUTEA ESKERTUKO GINUN!! karabielemoa@hotmail.com Oin jaien balorazinoa itea toketan da! Bariku honetan, Irailak 9en asanblada martxan ipiniko da barriro eta 20.00 aukera izango dogu bakoitzak bere balorazinoa eta datorren urtera begire proposamen barriek landuteko. OPORRAK PASAUTE ASANBLADA MARTXAN DAU ETA BERO BERO ...


Badatoz badatoz.... Karabien dana dana ie ie prest dau ya!! Aurten be jai herritar eta parte hartzaileak izitea gurogu Lemoako jaiek! Eta Karabie be hor egongo da! Jai batzordeak antolatutako ekintzetan parte hartu eta bere progrmazio alternatiboa aurrera eroaten! Bitu...bitu... txosnan montajeko argazkie...   PROGRAMAZINOA        


Lemorieta ta Tallerretako Jai Batzordetik barri hau heldu jaku eta kartela be agindu daurie Karabire. AUZOAK BIZIRIK! HERRIA BIZIRIK!    


Gora Karabiko bizikleteruek! Goizeko 9tan urten dogu 12 bizikleteru, hiru kotxe laguntzailek urten dogu gaztetxetik. Igorren beste parte hartzaile bi hartu eta hor joan gara.... batzuk sufritan, beste batzuk elegante, arinau edo astiroau... baina danak igon daurie Zumeltzara.  Parte hartzaile mitiko gitxi ikusi ahal izin doguz eta gazteak fuerte datozela demostrau daurie! Irabazlea Oier, gazteena eta lehenengo parte hartzean zauena! Zorionak! eta bigarren eta hirugarren postue Arantxeko bik lortu daurie; Ugaitz eta Iturratek!


Goiz itzartu, bizikletea hartu eta Lemoara etorri! Hori baino ez dozu in behar goiz aparta pasau gure badozu! Karabien urteroko bizikleta martxa egingo da zapatuen......hor doa gonbidapena!  


Badatoz aurtengo jaiek!!!! Aurten be herriko jai batzordeak prestatutako ekintzetatik aparte Karabiek bere programazioa aukingo dau, beti be jaiek aberastu eta ondino be gehau alaituteko asmoagaz. Adi!! Aurten AUTOGESTIO EGUNA ospatuko dogu! Igorre eta Galdakoko gazte asanbladakaz batera jaia antolatuko dogu! Irrati eta guzti!! Baia hori bakarrik ez........  


Sentitu, pentsatu, berotu, gozatu, ....... Aurten be Mikroipuin Erotikoen Masterra jarri dogu martxan. Badakizue... guztiz anonimoa da..... hemen bertan, blogean, komentario moduen idatzi eta ekainak amaieran danak batu eta iazko moduan liburuxka sortzen egiten saiatuko gara! Danok bizi izan doguz momentu erotikoak, beste bategaz, batzukaz, bakarrik, .... Eta danok daukaguz oraindik bizi ez baina amesten doguzan bizipen eta momentu erotikoak, beraz, ..... imaginatzen hasi, berotu eta idatzi! Animau!