LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Badator HAMABOSTALDI KULTURALA eta Karabiek martxan jarraituten dau!Mundua irudikatuz eta autogestioa biziz, hau da aurten osatu dogun programazioa .... Musikeak bere lekue dauka Karabien... Kontzertu ezberdinek ikusteko aukerea aukingo dogu.Kanpotik etorritakoak eta etxekoak sortuteko musikeagaz dantzan egin eta ondo pasetako aukerea eukingo dogu!!Esne Beltzako kideen emanaldia ikusteko sarrerak aurrez egongo dira salgai ohiko lekuetan. lTxatxamurke egune!! Hau bai hau......... etorri, ikusi eta gozatu...... ezingo da beste modu batera azaldu eta...... Antzerkie...... STEREO izeneko ...


Pentsatu, eztabaidatu, hausnartu eta ekin!! Mahai ganean gitxitan ipinten dan gaia da prostituziñoa. Ezjakintasunegaitik, gai konplikaue dalako,... Eguen honetan, 7 terdietan, estigma, bildur eta konplejoak kanpoan ahiztu, eta erdu karabiera ezjakintasunari aurre iten eta danon artean gai hau desenredetan!!! Oscuros portales: prostituziñoa bartzelonan, espekulaziñoa, boterea.... eta hainbat eta hainbat gai!!!


Aste honetan be kontzertu ezberdinek ikusteko eta entzuteko aukerea izingo dogu Karabien. Heldu de RUN TOGETHERen ostean RUN TO FEST 2. edizioa. Hori dala eta, fanzinaren aurkezpen festibala dekogu zapatue dan azaroak 24 honetan.Begitu begitu....Zapatu gaue pasetako aukera on bat.........ZUEN ESKU!!


LARREGI taldeak disko barria atara dau eta azaroak 16 barikuen gaztetxean aurkeztuko dabe!!Eurekaz batera GALBIDEAN taldea be entzun eta ikusteko aukerea izango dogu!Ia, ia.... ze barri dakardien.........


Subiranotasuna, burujabetza, gure buruaren arduradun, gure buruaren jabe... AUTOGESTIOA!! Eta horretarako entzun, ikasi, hausnartu... ta eztabaidatu! Ba honetarako gonbidatute zauzie EGUENAK 18, 19:30-etan gaztetxeko bideo emanaldi eta mahai ingurure. Munduko egoera diferenteak ikusi ahal izingo doguz EHNE eta BIZILUR-en dokumentalean; eta gero Arratieko egoerea eta elikadura subiranotasunaren bideko borrokea azalduko doskue "IGITIE" arratieko nekazari eta abeltzain agroekologikoen elkarteak. ERDU GAZTETXERA, erdu gure burua eta lurraren jabe izitera!!


Itzela!Beta-aurrekoak, antijuek, antiojoak, begiradak, kontrabegiak, begiak, egiak, egiak, begiak, kontrabegiak, begiradak, antijoak, antijuek, betaurrekoak, ...Anitzak ... hitzak, bideak, aukerak, bakarrak ... aukerak,  bideak, hitzak, ...8 BEGI 8 EGI ?


8 BEGI antzezlana!!!Urriak 5, barikue, arrastiko 20.00etan 8 BEGI antzezlana ikusgai izango dogu gaztetxean.Animau eta etorri momentu on bat pasetan........


Gazteok argi dekogu orain arte inposatu deuskuen sistema kapitalista honek porrot egin dauela eta egunero egunero gure azalean eta bizimoduetan sufritan dogula; murrikeztak, lan prekarioak, herritik kanpo biziten joan behar izitea, ..... Gazteok eta hain gazteak ez direnak be, DANOK bizi dogun egoerea da hau!! Ez gara isilik geldituko eta hile honetako 26ean hori salatuten urtetako aukerea dekogu!! Danok GREBARA! Halan da be, grebatik aparte badauz egin ahal doguzen salaketa eta ekintza gehiago, hau ez dalako egun baten konponduten, honek sistemaren eraldaketa suposatuten dauela...


Ikasturte barrie ez datorku koloretsu... grisetik baltzera doa azkenaldien gure inguru guztie: langabezia, desjabetzak,murrizketak,... krisi ekonomikoa, soziala, ekologikoa,.. Hitz eta datuekaz bete iten doskue burue, euren sistemaren "krisia" espliketako... euren sistema legitimetako. Harriketarrok argi dekogu.. KAPITALISMOARI EZETZ!!! Gure alternatiba.. AUTOGESTIOA!!! Horregaitik, iraila baltza gorriz margoztu gure izin dogu eta bideoemanaldiz, kalejiraz eta GREBA OROKORRAGAZ sistema iraulii!!!! ERDU ETA PARTE HARTU!!


  TXAN TXAN..   "LAS PUNKIS TAMBIEN LLORAN" antzezlana Batzuk lotsa pasau zaurien, beste batzuk islatute ikusi zaurien euren burue pertsonai eta istori ezberdinekaz; batzuk abade, ezkongai, gitarrista,.. bihurtu ziren, beste batzuk ikusleak izan ginen bakarrik, baina danok barre egin gendun, asko ganera!  Aukerea badekozu, ez dudau! Joan zate ikusten! > MIKRO IPUIN EROTIKOEN aldizkariaren aurkezpena Danon artean, blogan bitartez idatzitako mikro ipuinen aurkezpena. Antolatzaileak eszenatokire urten eta proiektuen nondik norakoak, ondorio inte...