15.URTEURRENENEKO OSPAKIZUN JAI HANDIA
Duela 15 urte Karabi Zaharrean hasi ginen, basoan. herrira bajatu eta "Herri bat gaztetxe bat" hikatu gendun. Ezinesko emoten zauena errealitate bihurtu dogu, irudimena dalako gure armarik onena eta autogestioa bide bakarra. Urteak joan dira eta hemen jarraitzen dogu harriketarrok, Karabien. Denbora guzti honetan milaka amets egin doguz, baina danak norabide bakarrean. Eta hemen gauz 15. urtez bizitza zoriontsuen fabrikan lanean, maite dogun hori zaintzen!!
15 urte honitan milaka pertsona pasatu dira gaztetxetik, bertako antzerki, kontzertu , hitzaldi, batzar, afari, borroka jai eta beste mila ekimenetan parte hartzean.
Karabie gaztetxea topagune, eskola, sormen askerako lekua eta elkartsasun gunea izan da urte guzti honitan. Baina ez hori bakarrik gizarte justuago baten aldeko mila borrokaren ispilu eta ahots kritiko ere bagara.
Lorpen guzti honik eta etorteko dauzenak patxadaz ospatzea merezi daurie. Horregaitik, guztiokin batera ospatu behar dogu urteurren berezi hau; herritik gatozelako, herria garelako eta herriarentzako ari garelako.
Beraz, danok zauzie gonbidatute urriak 24ko HERRI AFARIRA, urriak 25ko KALEJIRA KOLORETSUAN parte hartu eta GOZATU ETA BIZITZA ZORIONTSUEN FABRIKAN ASTEBURU OSOAN ZEHAR.
Spota be egin dogu!! hau ikusi ahal iziteko linke...
https://www.youtube.com/watch?v=jW4nAJ-cCwc
Iruzkinak
alain 2014-10-06 14:34 #1

kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?

harriketarra 2014-10-06 15:58 #2

Eskerrik asko!!!!

Berez ez da akanpatzeko lekurik egongo, ez dogu horretan pentsatu egia esan.

Baina nondik zatozie ba?? eta zenbat??

Olatz 2014-10-22 18:45 #3

atsaldeon!!

galderatxo pare bat:

gaztetxeko urteurrenaren ospakizunen artean zapatuko kontzertutan interesauta gaoz. sarrerak bertan lor daitezke zapatuan bertan?? zein da perzioa?? pixkat argitzerik bazenute asko eskertuko genuke!!

ta ya de paso gaztetxian helbidea zein dan esango bezenigute perfekto!!

zorionak 15 urte hauengatik!! eta beste horren beste izan daitezela!! ondo segi!!

karabie 2014-10-23 10:12 #4

Aupa!!!

Ez dago sarrerarik.... dohainik da!!!!!!!!!

Kontzertuek gaztetxe azpien jarri dogun karpan izingo dire!!!

Gaztetxea Lemoako elizan alboan dau (Elizondo).... ez dakit nondik zatozien ondo azaldu ahal iziteko baia..... Zornotzatik bazatozie errez.... Lemoara sartzeko lehenengo sarreratik sartu eta zuzen. Bilbotik bazatozie.. gasolinerea ikusten dozuenean herrire sartu eta gorantza. Eta Gasteizetik bazatozie.. udaletxea pasau eta herriko beste aldera joan behar zarie.

Inguruen parkingek egongo dire aparkau ahal iziteko.

Herrien zehar seinaleak ipinten saiatuko gara. Ostean Elizondo galdetu. edo gaztetxea zuzenean... eta esangotzue!!

Ondo etorriek izingo zarie Lemoan!!

Utzi iruzkina: