LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Maiatzea ekintzaz bete beteta dator.......Maiatzak 5Arrasti iluntzean OATXIS EGUNA ospatuko dogu, paseo eta erreka inguruen!! Maiatzak 12HIP HOP EGUNA Maiatzak 31TAILERRA! Elkartzen-eko jendearen laguntzagaz,  Etxebizitzaren gaiaren inguruan pentsatu, hausnartu eta ikasiarazoko deuskun tailerra!! 19.30ek inguruen...


Azken hamabostaldi kulturalean animazio tailer paregabea izan genuen gaztetxean, Maite Yurrebasoren eskutik. Asko ikasiz, ederto ibili ginen gaztetxea estudio bihurtuta. Hemen daukazue tailerreko lanaren emaitza:  



Martxoaren 29ko Greba Orokorrari begira, mobilizaziora deitu daurie Arratiako gazte independentistek. Martxoaren 21ean bideo bat grabatuko dogu arrastiko 18:00etan, eta inguruko gazteei bertan parte hartzeako deia zabaltzen deutsiegu. Ondoren, hitzaldia egongo da Lemoako Karabie gaztetxean, arrastiko 19:00etan. Bertan, pairatzen ari garen krisi ekonomikoa eta gaur egun Euskal Herrian dekogun egoera aztertuko da gazte ikuspuntutik.   ZUEN ABERASTASUNA GURE MISERIA!   MARTXOAREN 29AN, GAZTEOK GREBARA!


Hamabostaldi kulturalean hasi gendun bideari jarraituz, elikadura subirautzaren inguruen hausnartu genduna praktikara eroan gure dogu. Gaur eguneko sistema honetan alternatiben inguruan hausnartuten saiatuten gara, eta alternatiba horrek martxan jartzeko bidean EHNE-ren esku ikastaro bat jarri gure dogu martxan Lemoan. NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN inguruko ikastaroan izena emateko epea zabalik dau aste honetan zehar, gaztetxetik pasau eta apuntau!!!  


  Martxoak 8en BETAURREKO MOREAK jantzi genduzan harriketarrok, eta martia morez koloreztatu dogu... Generoa, sexualitatea, parekidetasuna edota emakumeon borrokaren inguruen ikisi ta hausnartuteko lekue zabaldu gure doguleko... Horregaitik, ANIMATU ETA PARTE HARTU! BORROKA FEMINISTA DENON BORROKA DA!    


Badatoz ihauteriek!! Eta aurten Lemoako herriek badeko zer opatu! Aurten Lemoako kuadrilen artean antolatu dogun ihauterietako jaialdien ez jaku ezer falta.. bertsolariek, trikie, poteoa, desfilea.. kontzertu ta guzti!! Hori bai, aurten DANOK MOZORROTUTE EH!


Bariku honetan be badekogu zer ospatu karabien, hasi berri den RUN TOGETHER fanzinaren aurkezpen festibalagaz gatoz oraingoan; fanzine honen hurrungo aleari ongi etorrie emoteko aspaldi ezagun iten jakun taldea dakargu...Barikuen, OTSAILAK 10, gaueko 9retan hasite...THE CONVICTS (street punk taldea Arrasatetik)TXAPEL PUNKSarrerak bertan erosi 3 eurotan.ANIMAU ZATEZIE!" title="">


Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)! Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak albiste honen erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira). Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierarate iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai... An...


Aurten be bertan egon gara, Karabi Zaharrean! 12 urte pasau dire Karabie erre zanetik eta urtero moduen han egon gara goiz pasa. 11.00tan gaztetxean gelditu eta taldetxu bet egon ginenean, han igon ginen! Lehenengo gure txokotxue ikusi, momentu eta istorio batzuk gogoratu eta kontau, tiratxinas lehiaketea, hamaiketakoa, .... egie esan ez dogu beste munduko gauzerik egiten. Guzti honen hasiketeari begiradatxu bet bota eta gure Karabieri omenalditxu bet egitea baino ez da gure asmoa. Eguraldiek ez joskun askorik lagundu, baia bueno.... ederto pasau ginun!!