MIKROIPUIN EROTIKOEN MASTERRA BLOGEAN!

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2012-01-30 21:13
18

Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)!

Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak albiste honen erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).

Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierarate iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai...

Animatu, berotu, parte hartu eta gozatu!!

mikroipuin masterra

likantropa

likantropa 2012-02-01 13:14 #1

Izerdia, izerdi hotza gorputz beroetan behera... Ez nizun berriz galdetu, ez nizun galdetu nahi, ez zegoen zertan galdetu. Bagenekien bai, bagenekien izerdi tantek gure ezpainen forma hartzen zutela, eta bagenekien berriz ere gure gorputzetako bazterrik ezkutuenek ere izango zutela beraien berri. "Ez daitezela galdu" pentsatu nuen, edo hobeto, gal daitezela, inoiz ez direlako benetan galduko.

Txorrostada

Txorrostada 2012-02-01 16:38 #2

Hilabeteak daramatzagu leku berrien bila. Autobus atzekaldea, tabernako komuna, zinea, hondartza, frontoia, eliz-portala... Eta gaur bildu garen txokoa bitxia da oso, txortan egiteko behinik behin, hilerria. Ardoz busti ditut zure titiak, eta barrabiletatik heldu nauzu, gozo. Marmolaren hotzak eta nire behatz jostariek titiburuak gogortu dizkizute. Hemen ez dago santurik, ezta birjinik ere. Gure oihuek isiltasun mortuorioa txikitu dute. Errautsa gara eta errauts bihurtuko gara...

eztanda

eztanda 2012-02-01 22:37 #3

Parkean ez bada, gaztetxeko komunetan, herriko plazan edota nire oheko ezkerreko aldean ... zu ta ni biluzik, sutan. Ez dut izenik ezta adinik jakin nahi, zure atzamarrek nire gorputzeko bazter guztiak zeharkatzea nahi dut, behatzetatik  hasi eta nire titiburuetaraino doan bidea zure mingainak egitea, eskuak ipurmasailetan jarri eta zure barrabilen kontra gogor egitea, nire barnean zaudela sentitu nahi dut, gozamena hitzaren azken letra ezagutzea dugu helburu gaur, besarka nazazu, eta ez gelditu, zure ezpainak berriro dastatu nahi ditut, izterretara bidaiatu aurretik, eztanda egin arte ..

ilargipean

ilargipean 2012-02-02 16:20 #4

Eskuak begietan jarri eta belarritik koska egingo
nizuke, agur moduan, ondoren zure irriaren jabe izateko eta gero, gero eskutik
estu eta nire gelara ekarriko nizuke, nire mundua erakustera. Ez oraindik ez
gara iritsi, helduidazu gerritik gertuago senti zaitzadan, ez ezazu ezertxo ere
esan ozen, xuxurlatuidazu belarrira. Eta bai, gero bai, sutu nazazu...

Katxarro

Katxarro 2012-02-02 17:06 #5

Goizaldeko hirurek direz, tuguriotik bueltan ohira sartu nez, kantine bete-bete einde kubalibrez. Adorea bildu dot zuri mezu bet agintako, ardure barik lotsagarri geratako: 'zure eperdie nire drogarik gogorrena'. Biher ezingo zatut arpeire begitu, hau pena! Gaur nire katxarroari eragin beharko, buelta erdi ta lo. Bakarrik eta mozkor.

hga

hga 2012-02-04 23:29 #6

Masterra sarean zabaltzen ari da;

http://sustatu.com/1328099657

http://topatu.info/blog/2012/02/01/mikroipun-erotikoen-masterrean-parte-hartzeko-aukera-dago-lemoako-gaztetxeko-blogean/

http://www.gara.net/paperezkoa/20120202/319457/eu/Makroipuin-erotikoen-masterra-jarri-dute-abian/?Hizk=es

http://www.nontzeberri.com/Albiste7.aspx?a=3154

- 2012-02-05 21:43 #7

jiji

2012-02-05 21:57 #8

Irribarreetatik begiradeetara,begiradeetatik laztanetara ta apurke apurke intimatean errefuxiaturik galdu ginen biok batera,gure gorpuek elkartu ein ziren ohiu goxoeei paso emanez.oh baaaaaiiiiii......,gogoan dot izerdi tantek ibilbide desberdin ugari zabalduz nola irriztatzen ziren zure azalean behera nirearekin elkartu harte,gogoz nola besarkatzen ginen inguruko guztie ahaztute,amodioaren beroa edo sexu garra!!baia zer ein doztezu burutik kendu ezin zaitudala???bizitzak sorpresa polit ugari emoten dozkuz gitxien espero dogunean,gaur emen biher han eta nahi dozunenean nire etxeko ohean....mosu bet txiki.

antonioaa

antonioaa 2012-02-06 15:13 #9

Zure animali usaiña dakat behatzetan, hain beroa, hain erakargarria, mihazkatzeko modukoa, eta halaxe egiten dut, zure begiei begiraka, mingaña eta ahoa nire alu gogor eta goxo luzeeran dakazula, gora eta behera, eztarriraño, gora eta behera, jolasten eta jaten, dastatzen, nire eskuak zure ilean buelta eta biraka.

-Igo zaitez maitia, muxukatu nazazu, nire dasta, sexuaren dasta nahi dut bion artian, gure mingañetan, muxukatu nazazu, muxukatu eta emaidazu zure berotasuna, sentitu nahi zaitut nire inguruan, estutu nazazu, koxka egin nire lepoan, indarrez, otsoak egiten duten bezala, zure gozamena entzun nahi det...

--- 2012-02-08 12:26 #10

Aurpegia estalita dugu biok. Irribarre
batekin gerritik heldu eta  hormaren kontra
jarri nauzu bortizki. Barrurarte sentitu nahi zaitut. Maskararen atzealdean
ezkutatzen diren begi beltz horiek ere urtzen hasiak dira eta horrek erakartzen
nau, liluratu egiten nau. Hatza ezpain puntetan jarri eta “ ssshhhhh” xuxurlatu
didazu belarrira ume txikiei egiten zaien bezala. Lizun eta gozo musukatu nauzu.
Lizun eta leun laztandu nauzu. Lizun eta eder sentiarazi ninduzun.

Nire ametsik onenean ere ez zaitut irudikatzen
neska.

Maskararen
atzetik,

Nasa

Nasa 2012-02-12 23:06 #11

Egunero esertzen zara nigandik aparte, baina niri begira. Elkarri begirada eta irri lotsatiak boteaz pasatu ohi dugu bidaia osoa. Gaur, trenera sartu, eta nire aurrez-aurre eseri zara. Minigona urdin bat daramazu, eta zure belaun zuriak nire belaunen kontra jarri dituzu. Orduan hankak zabaldu dituzu, eta kulerorik ez daramazula ikusi dut. Aluan ez duzu ilerik. Irribarre egin duzu, eta hankak itxi dituzu, eta gero berriz zabaldu. Niri zakila gogortzen hasia zait praken barruan, ai ama. Nire geltokia hau da, baina gaur ez naiz hemen jaitsiko.

el pika

el pika 2012-02-12 23:59 #12

Astelehena, goizeko 8-ak, metroa leporaino. jendartean eskua sartu eta barra bilatu duzu oreka bilatuz. burdinaren hotzaz aparte, goxotasun eta berotasun berezi bat sentitu du zure eskuak. baina ez duzu eskurik mugitu eta trenaren dantzarekin batera berotasuna, hezetasuna eta goxotasuna gorantz doaz. denbora gelditu egin da, jada ez duzu hotzik sentitzen, ez duzu ahaleginik egin urre koloredun adats luze horri aurpegia jartzen, berdin dio. "tin-tin-tin San Mames conexión con..." ez dakizu egunak zer ekarriko dizun baina bihar ere, zure eskua goxotasunaren bila etorriko da...(to be continued...)

Flanders

Flanders 2012-02-14 20:29 #13

Udako azken jaiek eta jaietako azken egune,goizeko seirek direz eta bihar gogoratu nahi ez dogun zerbait egitera goaz.Komunera sartu eta segiduen nire zakila prakan gainetik ikutzen hasi zara nik zuri erantzun nahian prakak jeitsi eta nire ondasun guztiak agerian itzi dodaz,orduan zure esku gogorrek nire zakila hartu eta gora eta behera astintzen hasi zara hau plazerra dios!!!!!bapatean komuneko atea jotzen hasi dira baina zuk ez dozu kasurik in eta zure lanarekin jarraitu dozu gora behera gora behera gora eta behera nire gorputzeko tenperatura igoten doa segunduz segundu.Berriro atea eta zuk indar gehaugez gora eta behera nire egun horretararte eztandarik sinestezinena lortu arte dios!!!!!

Prakak igo eta datorren uderarte agurtu gara...

Agur Urko!!!

++++ 2012-02-15 10:42 #14

++++ 2012-02-15 10:43 #15

Masturbatzen ari naiz. Biluzik, neure burua ispiluan begiratzen. Klitorisa
dantzatzen hatzen artean,eta besteak nire barruan, arin igurtzen. Etxera etorri
nintzenean behatuta sentitu nintzen. Eta bizilaguna nire kasero da eta,
gezurretako ispiluak jarri zituela imaginatzen nuen. Hau ergelkeria! Baina asko
berotzen ninduen irudimen horrek. Horregatik etxean biluzik ibiltzen hasi
nintzen, ispiluaren aurrean ukitu, jostailuekin jolasten, nire burua nabarmendu
nahian agertzen... paranoika nengoela pentsa nuen baina hain ongi pasatzen ari
nintzen... Berehala jakin nuen egia zela... igogailuan topo egiten dugun
bakoitzean bere brageta haunditzen ikusten baitut.

melodia orgasmoa

melodia orgasmoa 2012-02-19 21:26 #16

Begi zeharka, beitu zenidan, sorgindu nahi ninduzun. Mila larunbat ibili zara nire bila,baina nik ezetz.... Gaur berriz, mozkortu egin nauzue, eta berdin zait non lo egin (eta norekin). Betidanik egon omen zara nitaz maiteminduta, baina nik ezetz….Zu goxo goxo, eta ni bero bero.Gaur, gaur bai. Gaur hire sexua besterik ez dinat  nahi, hire sexu  iluna, hire muxu luze sakonak.Gaur, maita nazazu gutxio. Maita nazazu gutxio eta goza nazazu gehiago. Zoratzen hari naiz, hasi naiz dagoeneko.
Zatoz nigana. Zatoz nigana eta borobildu eizkidazu ertzak. Zure hatz luzea ekarri, nire ezpain puntan ipini eta eragin goikoa lehunki. Mugi mingaina behar den aina...astiro eta amorruz. Zure zilborrean bapatean musu ematean, nire hankartean izara artean… igurtzi baten ostean, hurrengoaren eskean gabitz jolasean, urtu ta urtu desegin arte heriotz goxo batean...zuzen heriotzeraino.
Hurrengo egunean, neskak erran zidan  bera edo jaia aukeratzeko..........AGUR!! nahiago dut fiesta!!!!!!!

Zurrut

Zurrut 2012-02-22 08:18 #17

Goizeroko kafetegira sartu naiz, nire mahaian eseri eta egunkaria zabaldu dut. Barra ostean nagusia dago, eta normalean bere alaba Karmenek zerbitzatzen nau, kafesne beroa eta kroasan bat.  Gaur, sorpresa itzela hartu dut Karmen ikusterakoan, biluzik dago, amantal batez jantzirik. Bere bular handiak nabari zaizkio 'on egin' hitzen azpian. Ingurura so egin dut, harrituta eta lotsatuta, baina ez dago inor guri begira, ikusiko ez bagintuzte bezala da. Orduan belauniko jarri da neska, eta mahaipean sartu da. Bragetan eskua sartu eta zupa-zupaka hasi zait. Goizero izan ohi dut fantasia sexual berbera, Karmenen silueta zirraragarria ikusten dudan bakoitzean.

HGA

HGA 2012-03-21 12:10 #18

Bueno, udaberria heldu da! Eta esan bezala, 'mikroipuin erotikoen master' honi neguarekin batera iritsi zaio bere bukaera... Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko istorio berde eta zoragarri hauek idatzi dituzuen guztioi. Orain Karabie Editorialaren esku dago mikro-fanzin sexual baten argitalpena... Gora laztanak! Gora buztan eta potxonak! Gora erotika!

Utzi iruzkina: